asteazkena, urtarrila 08, 2014

Elorrio BHI: 2. lana (Alemania, baina Alemanian bertan)

2. LANA: ALEMANIAKO ETA EUSKAL HERRIKO GABONAK: KONPARAKETA

Euskal Herrian gabonak Abenduaren 22an hasten dira, Santamasen egunean. Honen ondoren, Abenduaren 24ean, Olentzero herri eta hirietako plazetara joaten da, eta bertan ume guztiekin elkartzen da, gozokiak eta opariak eskainiz. Gero, gauean familiak batu egiten dira afaltzeko, Gabon Gaua ospatzeko. Hurrengo goizean Olentzerok opariak uzten dizkie Euskal Herriko pertsona guztiei. Eguerdian familia berriro ere batzen da Gabon eguna ospatzeko. Abenduak 31, Urtarrilak 1ean eta 5ean, familia berriro ere batzen da. Gainera, 5ean Errege Gaua ospatzen da Euskal Herrian. Olentzerorekin egiten den gauza berberak egiten dira, baina hiri handietan, hau da, Bilbo, Donostia, Iruña... kabalgata bat egiten da. Hurrengo egunean, Erregeen roskoia jaten da.
Abenduak 12 Elorrio BHI- ko Iraesero hauek joan ziren Alemaniara, Peinera hain zuzen ere, Hannoverretik hurbil. Han zera ikusi zuten:

  • Txokolate asko jaten dute gabonetan
  • Olentzeroren ordez, Santa Claus da opariak banatzen dituena 24ko gauean. Dekorazioa izugarri polita da, etxe eta kale guztiak apainduta baitaude, Estatu Batuetan bezala.
  • Gainera, Christmas Marketak (Argazkian ageri dena) zituzten herri bakoitzean, hau da gabonetako merkatu txikiak, eskuz eginiko gauzak salduz.
  • Baina bi gabonen arteko ezberdintasun nagusia hau da: Ez dute Errege gaua ospatzen eta Gabon Jaiak Urtarrilaren 6an bukatzen dituzte
  • Zein izan daiteke ezberdintasun hauen arrazoia? Baliteke Alemanian Gabonak serioago hartzea, jaialdi berezi baten moduan, eta guk jai normal bat bezala hartzen dugu.
  • Hala ere, diru eta energia asko gastatzen da apaingarrietan, bai Euskal Herrian, bai Alemanian, eta Iraes 21etik uste dugu hau ekiditu egin behar dela.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: