astelehena, urtarrila 20, 2014

Beurko BHI: 2.lana

Kaixo lagunak,
Hemen gaude berriz ere Beurko B.H.I.-ko IRAES 21-eko ordezkariak, Andrea, Nuria, Aitor eta Ander.
Oraingo honetan, gabonak baino bi aste lehenago egindako kanpaina aurkezteko asmoarekin idazten dizuegu.
Gure institutuan kartoizko bi kutxa handi jarri genituen, bertan, ikasle zein iraskeleek erabilitako edota erosi berriko jostailuak, panpinak, margoak, estutxeak, etab. sartzeko.
Jostailu mordo batu ostean, hauek, Paraguaiko etorkinen elkarte bati eman genizkien.
Kontatu digutenez, jostailu batzuk hemengoak diren familia txiroenen artean banatu zituzten, umeek gabon zoriontsuak izan zitzaten. Gehienak, aldiz, Paraguaira bidali dituzte bertako ume behartsuenentzat.
Modu honetan, jakin dezakegu ume askok gabon zoriontsuak izan dituztela.
Guretzat antolatzeko oso ekintza erraza eta aberasgarria izan denez, animatu egiten zaituztegu hurrengo urtean antzekoren bat egitera.
Laster arte,
Ander, Aitor, Nuria eta Andrea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: