2014/01/10

Arrasate BHI: 2.lana

Gabonak gure herrian. Lehenengo eskolan ospatzen hasten gara Gabonak. Ikastetxeko ikasle batzuek Olentzero eta bere neska laguna egin dute, nahi baduzue pausoz pauso ikus dezakezue honako loturan

Ostiralean Santamasak ospatzen ditugu, jokoak, txistorrada, eta konziertoa. Bertan ikasleak abesten dute, eta irakasleak ere ausartzen dira dantza egitera.

Gure herrian hemengo herrietan antzera ospatzen ditugu Gabonak. Arrasaten: Santamasak ospatzen hasten gara abenduaren 22an bertan ikastetxeko 2. Batx.ko ikasleak postua ipintzen dute. Gero Gabonak, Urte Zaharra eta Urte Berria, eta Erregeak. Familiakoekin jan, edan eta opariak (kontsumismoa). Aramaion: Arrasaten antzera. Zorionez mendi irteera egiten da Urte Berri egunean. Beste herrialdeetan Gabonak nola ospatzen diren jakin nahian ibili gara, eta nahiz eta kristauak ez izan, Gabonak edo Urte Berria jaten, edaten eta opariak egiten ospatzen da ia mundu osoan. Japonian adibidez, bakarrik %1a kristaua da, baina orokortu da Gabonetan etxeak apaintzea eta bazkariak eta opariak egitea. Gure lehen lanean Landakhi buruz lana egin genuenez, begiratu dugu ia nola ospatzen diren han Gabonak. Beraiek txinatar Urte Berria ospatzen dute, ospakizunak gureak baino erlijiosoak dira, baina han ere jaiak ospatzen dituzte jan eta edaten. Konturatu gara leku guztietan berdin gabiltzala, jan, edan eta opariak. Kontsumismo hutsa da. Honekin lotuta erabaki dugu, gure ingurukoek hausnarketa bat egin dezatela eta norberaren aztarna ekologikoa kalkulatzea. Interesantea irudiko zaizuelakoan bidatzen dugu gure ikastetxeko ikasle batzuek egindako bideoak:

 

Oharra: Arrasate eta Aramaio ipini ditugu, IRAES21-eko partaideetatik 6 Arrasatekoa garelako eta 1 Aramaiokoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: