astelehena, urtarrila 20, 2014

Larramendi Ikastola: 2.lana


GABONAK ANDOAINEN

A) Nola ospatzen dira gabonak Andoainen?

Ikastolako azken egunean Mari Domingik bisita egiten die txikienei txistorra jatearekin batera. Abenduaren 24an ikasleak eta Ikastolako familiak, kalean gabon eskean ibiltzen dira egun osoan zehar. Arratsaldez berriz ikastolak, Olentzeroren etorrera antolatzen du. Ikastolako gelak Gabonetarako apainduta egoten dira eta herri mailan apaingarriak jarri ohi dira. Errotonda eta beste gune batzuk argiekin apaintzen dira. Euskal Herri gehienean bezala jan eta edateko ohitura dago eta baita familiarekin egoteko ere.

B) Nola ospatzen dira Australian Gabonak?


Australiaren Gabonak udan dira eta  maiz hondartzan ospatzen dituzte. Australiako jatorrizko pinuaren adarrak hartzen dituzte apaingarri gisa, batzuk picnic-a  egiten dute eta Santa Claus surf taula batean joaten da. Gehien jaten den janaria  budin keztatua da, indioilar eta txerriarekin batera. Urte berrirako pinua kendu egiten dute, guk baino lehenago hasi eta lehenago amaitzen dituzte gabonak.

C) Gabon jasangarrien alde egin dezakeguna.
•    Gabonetako pinua plastikozkoa izatea urtero berrerabiltzeko , eta zuhaitz bat urtero ez mozteko.
•    Berrerabili hondakinak apaingarriak egiteko.
•    Goroldio eta gorostirik ez jarri jaiotzean.
•    Argiak alferrik daudenean itzali edo gutxi iraupen txikiz izan piztuta.
•    Behar den janaria bakarrik erosi, aurrez pentsatuta eta zerrenda eginda. Soberan dena hurrengo egunean jan.
•    Pilarik gabeko jostailuak oparitu.
•    Bigarren eskuko edo erabiltzen ez diren jostailuak oparitu.
•    Zuhaitz ekologikoak jarri, adibidez, gabonetako argiak bizikletaren pedalei eraginda pizten direnak.
•    Ordutegi egokietan piztu argiak, gastu asko ez egoteko. Adibidez, oraindik egun argiz bada itxaron ondo ilundu arte, argiak gauez itzali ordu batetik aurrera….

D) Gure ikastolan buruturiko ekimenak.
•    Ikastola apaintzeko erabili diren apaingarri gehienak berrerabili egiten dira.
•    Olentzeroren panpinak ikastolan eginak dira eta urtero berberak ateratzen dira.
•    Ikasle ohiei, ahal den neurrian, gabonetako postalak posta elektronikoz bidaltzeko asmoa agertu da.
•    Ikastolan argirik ez dute jarri.

E) Egin ez dugun zerbait, baina herri mailan proposatu dezakeguna da, zuhaitz handi bat jartzea beste zenbait lekuetan egin den bezala, argiekin eta bizikletaren pedalei eragitearen ondorioz sortzea argiak pizteko korronte elektrikoa. Nahi duenak bizikletari eragingo dio eta argiak piztuko dira.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: