2014/01/28

Larramendi Ikastola: 3. lana

Gure ustez talde partehartzaile gehienek Afrikako eskolak aukeratu zituzten alderaketa egiteko gurearengandik desberdinenak direlako. Desberdintasunak ugariak dira eta beraien baldintzak guretzat harrigarriak dira.


Guk baliabide asko ditugu eskura, eta beraiek berriz, eskura dutenarekin moldatzen dira. Gutxienez eskola guztietan aterpe batek egon beharko luke eta baldintza minimo batzuk izan ikasketarako.


Herri horietako hezkuntza baliabideak hobetzeko saiakera egin beharko genuke. Epe laburrera begira, hemengo laguntzak (donazioak, ONGak…)  baliagarriak dira baina epe luzera beste neurri mota batzuk hartu behar dira. Adibidez, herri horietako agintariek diruaren banaketa egokiago bat eginez eta kapitala armetara bideratu beharrean hezkuntzan gehiago inbertituz.


Gure esku epe laburreko erantzuna dago, bertara eskola materiala edo hezkuntzarako dirua bidaliz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: