ostirala, urtarrila 31, 2014

5.lana: Confint


Ba zen behin....Luziânia-n, Brasiliako kanpo aldean, 2010 ekaineko 5etik 10era eta Brasileko Hezkuntza eta Ingurumen Ministerioek antolatuta, Gazteen Nazioarteko I. Konferentzia: Zain dezagun planeta (CONFINT) ospatu zen. Ekintza honetan 47 herrialdeetako 12-15 urtetako 350 gazte baino gehiago elkartu ziren, Euskal Erkidegoko bi delegatuak barne,  klima aldaketaren ikuspuntutik, arazo sozio-naturalei buruz eztabaidatzeko. Joan baino lehen eskolako Konferentziak, estatukoak eta kontinentekoak egin ziren. Brasilen, elkar ulertzea, elkarrekin lan egin eta etorkizunerako erreferentzi bat ezartzea lortu zuten gazteek, daukagun bizitzeko eraren jasangarritasun ezaren inguruan eta beraiek bete ahal zuten paperari buruz, Planeta zaintzeko Gazteen Arduren Gutuna idatzi zuten. Esperientzia oso arrakastatsua izan zen eta ez zen bertan bukatu.
Handik hona, jadanik 100 bat Eskola Konferentzia burutu dira Euskal Erkidegoan, 4 Euskal Confint, Estatu Mailako bat (Gazteiz, 2012) eta ESenRED Topaketa bat (Pontevedra, 2013), eta I Europako Confint (Brusela, 2012).
Bidea aurrera doa. Hurrengo geltokia: Eskolako Confint.
Gerokoak: V. Euskal Confint (apirilak 2), II Estatuko Confint (Barcelona, 2014 azaroak 13/15) eta II Europako Confint (2015ko udaberria). Tartean, ekainak 5ean Ekimen Eguna burutuko da, baina honen beri aurrerago izango duzue.
Baina, zelan, nortzuk, noiz... egiten da Eskolako Confint

Eskolako Confint Gida
Horretarako Eskolako Confint garatzeko Gida dotore bat prestatu dugu zuek eskolan garatzeko. Zalantzaren bat izatekotan, zerbait ez bada ulertzen... badakizue non gauden betiko posta elektronikoan eta laguntzeko prest.
Gidan  Eskolako Confint garatzeko proposamen bat agertzen da. Zuek moldatu ahal duzue ikastetxearen arabera, beti ere V. Euskal Confint-era eraman behar diren gauzak eta epeak errespetatuz.

Gidan agertzen diren bi errekurtso:
  • Dazibaoaren txatiloia: hemen (eta gero Archivo/Descargar).
  • WHAT A WONDERFUL WORLD abestiaren Playing for Change-ren bideoa:
 

Animua!
Proba egiten duenak errepikatu egiten du!!! 
Egiten duzuenaren berri hemen izan nahi dugu: erabakia hartu dugu..., prestatzen ari gara..., azken pausuak ematen ari gara..., egin dugu..., ekimaenak prestatzen ari gara..., ekimenak burutu ditugu...

KONTATU ETA KONPARTITU!!! 

OHARRA: DELEGATU KOPURUA
Gidaren 3. urratsean, 7. atalean eta 6. puntuan agertzen den moduan: "Bi delegatu eta bi ordezko aukeratu behar dira. Data heltzear, V Euskal Confint-ean egongo diren ikastetxe kopuruaren arabera zehatuko dugu zenbakia blogaren bidez." Tamalez, emanaldia egiteko daukagun espazioaren mugak gure mugak dira ordezkoen kopurua markatzeko. Eskerrik asko ulertzeagatik.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: