2013/11/29

Eretza Berri IPI: aurkezpena

Kaixo neska mutilak: 
Eretza Berriko ikasleak gara eta ikastola Sodupe-Güeñesen (Bizkaia) dago. Ikastolaren lehenengo urtea da, Iraes proiektuan. Gure izenak Nerea, Sandra, Asier, Joseba, Yeray eta Santi dira eta gure irakaslea Elias da, fisika eta kimika ematen digu. DBH3. mailan gaude seirak. Egunero ari gara begira blogean lanarekin hasteko.   
                   Agur,  
                                                                       Eretza Berriko IRAES taldea

San Fidel Ikastola: 1. lana (Alemania eta Bolivia)

Argazki honetan ikes dezakezuen moduan Iraes taldeko partaide batzu agertzen gara, beste zazpi falta dira. Baina beti danok ezin dugunez, txandaka agertuko gara lanak egiten. Danok gara DBHko ikasleak: Patricia, Marta,Urko, Kerman, Joanes, Beñat, Eneko, Ane eta Iñaki.

Agenda 21 batzordeko ordezkari moduan hautatu gintuen gelan,  eta gure funtzioa ahalik eta ondoen betetzeko asmoarekin gatoz.
Batzorde horretan, gu izan ginen berriz aukeratuak Iraes batzorderako eta hemen ari gara ahal duguna egiten.

Lehenengo lan honetan ez gara ipintzen izan ados eta azkenean 2 eskola hautatu ditugu:

1.a  Alemaniakoa: gure herriko eskolen antza duelako, eta uste dugulako eskola horrek ematen dituen  aukerak izan beharko lituzkeela munduko haur guztiek  ikasteko.


2.a Boliviakoa: ikasteko gogoa bide neketsua baino indartsuagoa delako. Pentsatzen dugu joango diren eskola horrek,  ez duela izango antz askorik gurearekin, baina ikasteko kemena, bahar bada, gurea baino handiagoa.




El Ave María: 1. lana (Brasil)

Kaixo:
El "Ave María" Ikastetxeko ikasleak gara. Gure izenak: Hugo, Paula, Naiara, Chesaro, Marlon eta Beatriz. LH6. mailakoak gara. IRAES 21 taldearen arduradunak gara. Gure ikastetxeak proiektu honetan parte hartu du hasieratik eta guk esperientzia hori errepikatu nahi dugu. Ikastexe jasangarri baten alde lan egingo dugu.



BRASIL
Zergatik aukeratu dugu?
Badirudi txarto pasatzen ari direla eta laguntza behar dutela. Jendeari kontzientzatu nahi dugu egoera txar hori aldatzeko.

Berdintasunak
- Ikasten dute.
- Liburuak dituzte.
- Egurrezko eta burdinezko altzariak dauzkate.
- Ondo pasatzen dute bere ikaskideekin.

Ezberdintasunak
- Ez daukate jostailurik.
- Ikasgela txikia da eta bere egoera txarra.
- Garbitasunaren falta.
- Guztiak mutilak dira.

Bea, Chesaro, Naiara, Marlon, Hugo eta Paula


2013/11/28

Bigarren lana



ORAIN BIDALTZEKOA
Aste batzuk barru, Gabonak ospatuko dira. Euskal Herrian oso jai  tradizionalak dira eta era berezi batez ospatzen dira. Honen inguruan egingo dugu hausnarketa:

A) Zelan ospatzen dira Gabonak zure herrian?

B) Munduko beste herrialde batzuetan era ezberdin batez ospatzen dira. Bilatu informazioa eta blogean adibideren bat kontatu.

Gabonetan kontsumoa piloa igotzen da eta gure planetak, besteak beste, baliabide naturalen galera, biodibertsitate murrizketa eta hondakinen igoera jasan egiten du.

C) IRAES 21 Taldea bezala zuen ikastetxean, auzoan, herrian, planetan…arazo honen inguruan zein(tzuk) ekimen zaudete prest pentsatzeko eta aurrera eramateko. Orain bakarrik ideia(k) behar d(it)ugu.

Aurrekoa prestatu eta bidali blogera. Argazkiak edota bideoak (edo beraien estekak) eskertzen dira.


GERO BIDALTZEKOA
D) Pentsatutako ekimen hori(ek) burutu eta gero blogean kontatu argazkiren/bidedeoren batekin (edo estekak), mesedez.

ESKERRIK ASKO

Oharra: aurreko lanak oraindik ere bidali daitezke.

 

2013/11/22

Bizkaia Ik.: 1. lana (Mali)

BERDINTASUNAK:
Biak etortzen gara ikastetxera ikasteko. Haiek ere koadernoak erabiltzen dute. ikastetzeko horretako jendea gu bezala dira; sentimenduak, elkarri errespetatzen dira, zoriontazuna daukate, errespetua daukate...
DESBERDINTAZUNA:
Maliko eskolaren aulkiak eta mahiak ez dira egurrezkoak eta metalezkoak gureak bezalakoak. Ez dute ez libururik ezta hainbeste koaderno eta guk liburu eta koaderno asko ditugu. Gure ikastetxean klasean adin berdinekoak garaeta ,gara asko eta klase asko gara kurtso batean eta Mali ikastetzean ikasgela bakoitzean jende asko daude eta adin desberdinekoak. Guk material asko ditugu eta beraiek gauza gutxi dituzte. Haiek harri batean esertzen dira eta harri batean idazten dute. Gure ikastetxean uniformea erabiltzen dugu eta haiek ez.
ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Ikastetxe hau aukeratu dugu uste dugulako ezberdintasun asko daudelako gure ikastetxearekin eta Mali ikastetxearekin. Mali ikastetxea laguntza behar duela uste dugu.
GUK GOIURI MUÑOZ, ANGELA MIRONES ETA BEATRIZ BARRENA idatzi dugu.

2013/11/20

San Jose Floreaga (Azkoitia): 1. lana (Frantzia)

Gu Floreaga salestar ikastetxeko ikasleak gara. Gure izenak: Aitor, Juani, Leire, Paula, Maria eta Leire dira. Lehen eta hirugarren DBHkoak gara eta IRAESen parte hartzen ari gara aurreko urteetan esperientzia polita bizi genuelako.
Txingorra ta kriston zaparraie aidu ta ezin izendeu erretatue natul eta. Ordun Juanii esker montaje hori eindeu! Esperoet gustatzie.


Frantziako argakia aukeratu dugu:
•    Eskolara joaten direla, material ona dutela, ikasteko instalazio onak dituztela eta jolasteko leku aproposa dutela.
•    Hizkuntza, ikasteko dituzten ohiturak, pozik joaten direla eskolara eta haurrentzat bakarrik dutela eskola bat.
•    Frantzia aukeratu dugu umea pozik ikusten delako, asko ezagutzen dugulako herrialdea, berdintasun ugari ikusi ditugulako eta umea polita delako! 



Elorrio BHI: aurkezpena

Kaixo, gu, Elorrio BHI-ko ikasleak gara. Aurten Iraesen parte hartzeko asmoa dugu, eta proiektuan lehenengo mailakoak eta laugarrenekoak gaude.

2013/11/19

Maria eta Jose (Zumaia): 1. lana (Niger)

 
Kaixo, gu Maria eta Jose ikastetxeko ikasleak gara. Hau gure taldeko argazkia da eta gelako Agenda 21eko ordezkariak garenez, Iraes taldea osatu dugu. Lan pila bat egiteko prest gaude! 

Aukeratu dugun argazkia ondorengoa izan da: 


Gure ikastetxearekin konparaketa egitean ondorengoekin konturatu gara: 

BERDINTASUNAK:
- Bi ikastetxeek erabiltzen dugu arbela.
- Irakasle bat dugu.
- Matematika ikasten dugu.
- Arropa erabiltzen dugu klaseetan.
- Karea erabiltzen dugu arbelean idazteko.
- Liburuak ditugu.
- Mutilak eta neskak  batera gaude klaseetan.
DESBERDINTASUNAK:
- Guk aulkiak, mahaiak  eta material egokiak ditugu lan egiteko. Baina haiek harrietan edo egur zatietan eseri behar dira. 
- Guk ere ordenagailuak eta arbel digitalak ditugu, hau da, teknologia erabiltzen dugu. Haiek berriz harri batean idatzi behar dute eta leku batzuetan bakarrik dute arbela. 
- Gu ikastetxeak ditugu. Haietako batzuk berriz aire librean egiten dute lan. Ez dute aterperik. 

 HAUSNARKETA
Egoera hori aukeratu dugu, desberdintasun nabarmena dagoelako. Tristea da, guk gela bakoitzean ordenagailuak, mailak, aulkiak, pantaila digitala,… izatea eta beraiek berriz, ez dute ezta aulki bat ere eseritzeko eta arbela bat izan beharrean, arroka batean idazten egotea. Hain baldintza desberdinak izatea bidezkoa ote da? 



Bizkaia Ikastetxea: aurkezpena

Kaixo, 
hemen gaude Bizkaia ikastetxekoak,
 IRAES 21-en sartuta gaudenok, 
sarean lan egiten, 
ondo ibili eta laster arte!!!

La Salle Berrozpe: aurkezpena

Kaixo,

La Salle Berrozpeko LH 6. mailako lau ikasle gara: Andoni, Amaia, Nerea eta Ane gara. 

11 urte ditugu eta gure plana aurrera eramaten hasten garenean berri emango dizuegu. 

Desiatzen gaude lanean hasteko!!!

2013/11/14

Elgoibar ikastola: aurkezpena

Kaixo, Elgoibar Ikastolako IRAES taldekoak gara. Lhko 5 ikasle gaude eta DBHko 6.

Hau presentazioa da. Pentsatuta ditugu gauza asko egiteko, baina momentuz hauek egin ditugu:

  • Soinu semaforo bat jarri dugu jangelan, soinua gutxitzeko.
  • Bigarren eskuko merkatua gaude egiten.
  • Sonometroa jartzen dugu noizean behin, soinua kontrolatzeko.
Gure txoko berdea Ikastola Berdea deitzen da, eta lekuz aldatu dugu. Lan handia egin dugu, baina ondo gelditu da:




Axular Lizeoa: 1. lana (Libia)





      
AXULAR LIZEOtik gure hausnakera ekartzen dugu.

2.1 Zuen ikastetxearen IRAES Taldea aurkeztu behar duzue eta zergatik apuntatu zareten abentura honetara kontatu era labur batez.

Abentura honetara apuntatu ginen naturaren alde gaudelako eta zerbaitetan lagundu nahi dugulako. Horrez gain, gure semeei gustatuko litzaiguke mundu hobe bat uztea.   Ezkerretik eskuinera: Iñigo, Enrique, Alaitz, Julen eta Laura.

 2.2 Zuen ikastetxearen edo ikasgela baten argazkia behar dugu. Esanguratsua izan behar da, hau da, ikastetxearen eguneroko bizitza adierazten duena. Zuen ikastetxearekin osatuko dugu aurkezpen berri bat.


2.3 Aukeratu herrialde bateko ikastetxea eta hiru galdera hauek erantzun:
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko berdintasunak.
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko ezberdintasunak.
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxeari buruzko hausnarketa: zergatik aukeratu duzuen? zer pentsatzen duzue egoera horretaz?... Egin zuen hausnarketa!!!

 

Aukeratu dugun ikastetxea Libian kokaturik dago.

BERDINTASUNAK
-    Irakasle bat dago eta liburuak dituzte.

DESBERDINTASUNAK
-    Ematen duenez bakarrik mutilak daude, aldiz, hemen neskak eta mutilak ikastolara joan gaitezke.
-    Nahiz eta liburuak dituzten ez dituzte guk ditugun baliabide teknologikoak.
-    Ikasleak eta irakaslea lurrean daude aulkirik ez dituztelako.
-    Irakaslea erdian dago. Ondorioz, bizkarra ematen die hainbat ikaslei.
-    Gure ustez, geletan pertsona gehiago daude ez daudelako ikastola askorik.
HAUSNARKETA

Libiako ikastetxe bat hartu dugu liluratzen gaituelako nola egonda dauden egoeran ikastolara joateagatik. Gure ustez, meritu izugarria du ikastolara joatea jakinda gerran daudela. Jarrera horrekin jarraitu beharko lukete. Hobetzeko gauza bakarra klasetan nesken agerpena izango litzateke. 








Arrasate BHI: 1. lana (Ladakh)


Kaixo100

Gu Arrasateko Institutuko ikasleak gara:

• Deiane Uribesalgo eta Eider Casatorre (1DBH)

• Maider Gardoki eta Carla Horrillo (2DBH)

• Alex Fernandez eta Danel Mangana (3DBH)

• Xabi Nuñez (4DBH)

Aurten berriak gara IRAES21-en baina gogotsu gaude. Gutako batzuk Ingurumen

tailerrean ere gaude, eta denok ingurumenaren alde lan egin nahi dugu.

 Aukeratu dugun herrialdea LADAKH da.

Aurkitu dugun berdintasun bakarra izan da eskola bietan irakatsi egiten dela, baina

desberdintasun asko aurkitu ditugu.

• Beraiek ez dute inolako ikastetxerik, ezin ditugu konparatu aulkiak,

liburuak, ordenagailuak,… beraiek EZ dutelako.

• Adin desberdinetakoak doaz ikastera, seme-alabak gurasoekin batera.

• Beraiek ikasteko interesa dutela argi dago, ziur eskolara joateko aukera

duten bakoitzean gustura doazela, eta gu gustura geratzen gara joan gabe

jai egunetan.

Zergatik aukeratu dugu? Ikusten delako eskola biak oso desberdinak direla.



Urretxindorra LHI: 1. lana (Senegal)


Kaixo, lagunak; 
gu Maialen, Ugaitz, Alex, Markel, Aymane, Zohartze, Elena eta Yenifer gara. Maialen 6. mailakoa da eta beste guztiok 5. mailakoak. Talde bat osatzen dugu eta IRAES-en ere parte hartzea gustatuko litzaiguke beste ikastetxeetan zer egiten duzuen jakiteko. Maialenek pasa den kurtsoan ere parte hartu zuen.
Guk munduko eskolak ikustean bi talde egin ditugu. Gure lurraldetik hurbil daudenak eta gurea antzerakoak dira. Gurengandik urrun daudenak  diferenteak dira .
SENEGAL-eko eskola aukeratu dugu. Uste dugu eskolara doazen umeak pozik joango direla gauza gehiago ikasiko dutelako eta lagunekin egongo direlako. Guri ere gehienetan horixe gertatzen zaigu. Seguruenik azterketa egin behar dutenean ez dira hain gogotsu egongo, gure lez.
Erabiltzen duten materiala eta eskola bai dela diferente. Guk tresna asko erabiltzen ditugu: liburu bana, koadernoak, idaztekoak, ordenagailuak…. Eta eskola eraikina da, neguan berogailua daukagu hotzik ez izateko.
Honen gainean pentsatzeak pena eman digu. Haiek ikasteko gogoa bai dutela baina ikasteko beharrezkoa den hainbat gauzarik ez eta horrela esfortzu handiagoa egin behar dute. Ume guztiek eskola eta hezkuntza izateko eskubidea izan behar dutela pentsatzen dugu. Guk lagundu beharko diegula ere pentsatzen dugu.


2013/11/12

Axular Lizeoa: udaletxearekin lanean

Kaixo,

IRAESeko kideak, Donostiako Axular Lizeoko IRAES taldekideak gara: Enrique, Alaitz, Iñigo, Julen eta Laura. Dagoeneko, lanean jarri gara eta Donostiako udaletxearekin bi lan jorratu ditugu ikastolan:

HAIXE ADINA LEHIAKETA

Cristina Enea Fundazioak liburua argitaratu du "Haixe Adina" Ingurumen Ipuin Lehiaketan saritutako ipuinekin. Horien artean ikastolako 2 saritu (June Aparicio eta Ander Aranburu) eta bi finalista (David Blanco eta Isabel Ezeiza) daude.

IRAESeko, iraunkortasun eskolak, kideek partaideei ale bana eman diete.


ARRAINA EROSTEKO TUPPER BANAKETA

Lehenik eta behin Eskola Agenda 21ean Axularreko familiak eginiko lana eskertu nahi genuke. Izan ere, ikasle, langile eta familien laguntzarik gabe ingurumena babesten laguntzen digun proiektu hau ezin izango genuke aurrera eraman.

2012-2013 ikasturteko EA21ean ikasleek udaletxeari egindako eskaeren artean, besteak beste, Udalak ontzi berrerabilgarriak bultzatu beharko lituzkeela azpimarraTu zen.

Eskaera honi erantzunez, Kutxa Ekoguneak eta Udalak “Hiri Hondakinak: joko garbia” proiektuaren baitan abian jarri duten “Ontziratu zaitez, ontzi berrerabilgarriak arrandegietan” proiektua Eskola Agenda 21en parte hartzen duten ikastetxeetara zabaltzea erabaki dugu.


Banatzen ditugun ontzi hauekin arrandegietako erosketetan erabiliz gero plastikozko poltsen erabilera eta arraina biltzeko paperaren erabilera asko murrizteko litzateke.

Horrela eginez gero, denok irabazten aterako gara, ingurumena ere bai.

2013/11/08

Aita Larramendi Ikastola: 1. lana (Niger)

 2.1 Zuen ikastetxearen IRAES Taldea aurkeztu behar duzue eta zergatik apuntatu
zareten abentura honetara kontatu era labur batez.

Eguzkiñe Martinez: IRAES-eko partaidea izateko apuntatu naiz planeta zaintzea interesatzen zaidalako eta topaketetara joan nahi dudalako.
Ainhoa Manterola: Iraes taldeko partaide izateko izena eman nuen natura inporta zaidalako eta natura zaintzeko zerbait egitea gustatuko litzaidalako.
Endika Treku: Izena eman nuen horrela natura zaintzeaz gain topaketetara joateko aukera edukiko dudalako.
Odile Txueka: Beti kezkatu izan naiz naturaren arazoez, eta ahalegin txikitxo bat egin nahi dut arazoak konpontzeko, hori dela eta, Iraes taldeko partaide izateko izena eman nuen.
Maider Callejón: Iraes taldeko partaide izateko izena eman nuen niri natura asko inporta zaidalako eta aukera ikusi dudalako naturaren alde zerbait egiteko.
Markel Barranco: Ni, egia esan, pertsona gehiago ezagutu nahian apuntatu nintzen.

 2.2 Zuen ikastetxearen edo ikasgela baten argazkia behar dugu. Esanguratsua izan behar da, hau da, ikastetxearen eguneroko bizitza adierazten duena. Zuen ikastetxearekin osatuko dugu aurkezpen berri bat.

Gure Ikastolak aurten 50 urte betetzen dituela aitzakitzat hartuz, 50. urteurreneko logoarekin argazkia ateratzea bururatu zaigu.

Ezkerretik hasita: Endika Treku, Ainhoa Manterola, Maider Callejón, Eguzkiñe Martinez, Odile Txueka eta Markel Barranco.

2.3 Aukeratu herrialde bateko ikastetxea eta hiru galdera hauek erantzun:
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko berdintasunak.
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko ezberdintasunak.
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxeari buruzko hasunarketa: zergatik aukertau duzue? zer pentsatzen duzue egoera horretaz?... Egin zuen hausnarketa!!!

IRAES 21. MUNDUKO ESKOLAK

•Guk aukeratu dugun ikastetxea Nigerrekoa izan da.

•Gure ikastetxearekin dituen berdintasunak:
-Irakasle bat dago eta ikasleak azalpenak entzuten dituzte.
-Neskek eta mutilek hezkuntzarako eskubidea dute.

•Gure ikastetxearekin dituen desberdintasunak:
-Teknologia atzeratuagoa dute, ez dituzte guk adina baliabide.
-Hezkuntza mendian egiten dute kasu batzuetan eta gure kasuan beti eraikinetan ikasten dugu.
-Ikasleak harrietan eserita daude, hemen aulki eta mahaiak ditugu.
-Baliabide gutxiago dituzte eta pentsatzen dugu eduki ezberdinak ematen direla gure ikastetxean eta Nigeriakoan.
-Adin ezberdineko haurrak daude klaseetan, gure ikastetxean ez bezala.
-Inguruneko objektuak erabiltzen dituzte klasea emateko, hau da, oso inprobisatua da lekua. Gure kasuan, leku eta espazio zehatzak ditugu ekintza bakoitzerako.
-Nigerian denek ez dute eskolara joan beharrik eta hemen derrigorrezkoa da.

HAUSNARKETA

Nigeriako eskola aukeratu dugu, gurearekin konparatuta oso ezberdina delako. Gehien harritu gaituena, arbel bezala harri bat edukitzea izan da eta harrietan eserita daudela ikasleak. Beraiek ikastolara joateko zailtasun ugari dauzkate, hau da, gure egoera askoz ere errazagoa da. Baliabide asko ditugu eta beraiek oso gutxi dauzkate eskura, eta baliabide teknologikorik ez. Nahiz eta baliabide gutxi eduki eskura ikasi egin daiteke. Badirudi ikasleek ez dutela ikasteko behar den material guztia. Guk, ikasteko prestatuta dauden lekuetan ikasten dugu, beraiek ordea, edozein lekutan.





2013/11/06

Eskolabarri: aurkezpena

Kaixo iraeskideok! Ermuko Eskolabarritik agurtzen zaituztegu. 

Bi urtetan behin, eta aspaldi egiten den bezala, hauteskundeak ospatu ditugu, Ingeles, Ingurumen eta Euskera Batzordeetako kideak aukeratzeko. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleok parte hartzen dugu ekintza honetan: kandidatura aurkezpena, kanpaina, mitinak gelaz gela, propaganda kartelak, mahaiak, botazioak (udaletxeko interbentoreak ere etortzen dira) ...3-4 asteko hauteskunde prozesu osoa bizi eta gero, Ingurumen batzordea osatu dugu: Nerea eta Sara (6. m); Igor eta Iker (5. m); Julen eta Naroa (4. m); Libe eta June (3. m). 
Guztion artean, Ag21 eta Iraes21ikasleak sareko lanak banatuko ditugu.
Abentura honetan apuntatu gara zuekin batera mundua hobetzen laguntzeko. Ea lortzen dugun!
Ondo Segi

Juan Orobiogoitia BHI: 1. lana (Mali)

Juan Orobiogoitiako eskolako ikasleak gara eta IRAES taldean sartuta gaude, gure institutua eskola jasangarria delako. Gure ikastetxean tailer bat dago, “Ingurumen tailerra” izenekoa. Gure ikastetxeak, ortu ekologikoa, txoko berdea, konpostadora, … ditugu. IRAES taldean sartu gara, guk egindako lanak beste ikastetxe batzuei aurkezteko.


MALI-ko eskola aukeratu dugu:

-BERDINTASUNAK: Denok ikastera goaz. Bietan koadernoak daudela. Gizaki guztiok berdinak garela, sentimenduak,...

-DESBERDINTASUNAK: Maliko eskolaren aulkiak eta mahiak ez dira egurrezkoak gureak bezalakoak. Ez dute ez libururik ezta hainbeste koaderno eta guk liburu eta koaderno asko ditugu. Ikasgela bakoitzean jende asko dagoela eta adin desberdinekoak. Hormak adobezkoak dira. Guk material desberdinak ditugu eta kantitate handian, eta beraiek gauza gutxi dituzte, klaseak kalean ematen dituztela dirudi.

-ZERGAITIK AUKERATU DUGU? Atentzioa deitu digulako, txarto pasatzen ari direlako eta laguntza ondo etorriko zitzaielako.

Eta orain geurea: JUAN OROBIOGOITA BHI (Iurreta)

2013/11/04

Axular BHI (Santurtzi): IRAES Taldea

Kaixo, Iker Madueño naiz:

 Santurtziko Axular institutukoaDBH 4. maila eta  Batxiler 1. mailako ikasleak gara.Iker Madueño, Unai Aguirre, Joana Peña, Angela Esteban, Karmele Rodriguez, Haydee Hierro, Maitane Soto eta Ane Ocen gara,eta RAES21 konferentzietan  parte hartu dugu oso arduratuta baitgaude ingurumenarekin. 
Gure institutu maitean IRAES21-ean izan duen ibilbidea adierazten duen kartela jarri dugu ikasleon sarreran:
 
Besterik gabe besarkada handi bat:
Axularreko Agenda21-eko ikasleak.