2013/05/31

Lehendakari jaunak "Eskola Jasangarria" agiria banatuko ditu Ingurumenaren Egunean


Ingurumenaren Eguna-
ren ospakizuna aprobetxatuz, udalen arduradunekin zein "Jasangarritasunerako Eskola" aintzatespenean parte hartu eta ikasturte honetan eta aurrekoan lortu duten ikastetxeen arduradunekin 

emanaldi handi bat egongo da 
Madariaga Dorretxean, Busturian, non 

Lehendakari jaunak eta Gobernuko Sailburuek lortutako agiriak banatuko dituzten.

Ekainak 4, 12etan.





Elgoibar Ikastola: Confint zabaltzen...



Kaixo! 
Gaur, Udaletxera  joan gara Alkateari herriaren inguruko galdera batzuk egitera. Bertan geundela, confitari buruz hitz egiteko aprobetxatu dugu. 
Alkate eta zinegotzie, confitaren berri eman diegu, hango jarduerak adieraziz!
Oso interesgarria izan dela esan digute eta bukaeran, lau urte hauetan erabaki diren jarduerak azaldu dizkiegu. 
Beraiek herritarrei erabaki hauek zabaltzera konprometitu dira. Hemen dituzue argazki batzuk:

2013/05/24

Elgoibar Ikastola: Ekintza Plana aurrera!!!

Kaixo! Hona hemen argazki batzuk gure ekintza planarena!
Aurten Agenda 21ean mugikortasuna  eta osasuna landu dugu. Lan bat egin genuen Ikastolako zarata mapa eta hor ikusi genuen zarata haundia zegoela .
Ondoren Ekintza Plananean erabaki genuen ikasle nagusiak txikiei zarata gutxitzeko asmoz jolas batzuk egingo genituela.,Eta argazki hauek jolas horiek egin genuen egunekoak dira.
Jolas hauek, ixultasunari buruz doaz. Hasieran umeak garrasika zeuden baina jokoak hasi ginean egiten eta esan genienean ezin zutela hitz egin, jolasak ondo egiten hasi ziren.



Espero dut gustatzea !

2013/05/21

Axular BHI: Confint zabaltzen...

Santurtziko Axular BHIko ikaslea den eta, Bruselan, Europako Confint delakoan ordezkari izan zen Unai Agirre eta bere irakaslea, Karmele, elkarrizketan tokiko telebista baten.


2013/05/17

San Jose Floreaga (Azkoitiza): Confint zabaltzen


EUSKAL CONFINT-A  AZKOITIKO UDALETXEAN

Kaixo! Madariagan hartu genuen konpromisua  bete dugu.

Gaur, EA 21eko Udal Audientzia genuen eta aprobetxatu egin dugu, CONFINTen berri emateko.
Udaletxeko zinegotziei eman diegu azken lau urtetako CONFINT ADIERAZPENAK. 

OSO INTERES HANDIAREKIN IRAKURRI DITUZTE. EA DENON ARTEAN ZERBAIT LORTZEN DUGUN…

JANIRE ARRIETA


2013/05/14

Orobiogoitia BHI: Confint zabaltzen



Kaixo:
Agindu zenuten bezala(1), guk dagoeneko gure ikaskideei  CONFINTean izandakoaren berri eman diegu.
Baita ere, ikastetxean CONFINT-aren berri txoko berdean zabaldu genuen.  Egindako ekintza atxikitutako argazkietan ikusi dezakezue. Besterik gabe
JUAN OROBIOGOITIAKOAK


(1) IRAES 21eko koordinatzaileak dio: gure sarean ez da ezer egintzen, proposatu baizik.


2013/05/10

ESenRED sareak badauka bere logoa

ESenRED ya tiene su logo: EASD Fernando Estévez (S. C. de Tenerife)


El centro escolar ganador del concurso de logo para ESenRED, tras la decisión del jurado, ha sido el centro educativo EASD. FERNANDO ESTÉVEZ de Santa Cruz de Tenerife, por la profesora, Mª Anunciación Santamaría Ramiro, habiendo sido creado por alumnos y alumnas de 1er curso de Gráfica Publicitaria.

Este centro, a través de su red Redecos, recibirá de la organización algún obsequio por su participación.
 
 
 
 
 

Franciscaas de Montpellier: Confint-aren Adierazpena zabaltzen

FRANCISCANAS DE MONTPELLIER
 
Confint-en adostutako konpromezuak jarri genituen horma irudi batean.
Kurtso bakoitzak berea apaindu zuen eta nahi zuen lekuan herrian  jarri zuen. 

Hona hemen Lehenengo hezkuntzaren argazki batzuk




2013/05/07

Bihotz Gaztea: eskulanak


Kaixo lagunak,

Ikasturtero bezala, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolan, eskulan lehiaketa antolatu dugu. Gai librea da eta baldintza bakarra, eskulanak birziklatzeko materialaz eginda egon behar direla.
 

Guztira, 37 eskulan aurkeztu dira 3 kategorietan banatuta: HH, LH eta DBH.

Besterik gabe, agur bero bat.


2013/05/06

Eskolabarri ik.: Eskolamendi Taldea

¡Hola!
Desde Eskolabarri de Ermua, queremos compartir con todos y todas esta actividad en la que el paso del tiempo no hace mas que añadir participantes y familias que disfrutan de la naturaleza.¡ A ver si os gusta!

 
ESKOLAMENDI TALDEA
Orain dela 8 urte Eskolamendi proiektua martxan hasi zen. Planteatzen ditugun jarduera berri guztietan bezala, nahiz eta helburu finko batzuk izan, beti malgutasuna bilatzen genuen. Kasu honetan mendizaletasuna.
Garai horretan, ikaslegoa betiko kiroletan apuntatzen zela ikusita, lehiakortasunik gabeko kirol hau ezagutaraztea nahi izan genuen. Mendian, naturan aisialdia pasatzeaz gain, gurasoekin disfrutatzeko aukera eskaintzea erabaki genuen, Eskolamendi-ra joateko heldu batekin joatea ezinbestekoa baita.
Ideia hau garatzeko, Jose Antonio Piñeirorekin, ikasle baten aita eta mendizalea denarekin, harremanetan jarri ginen. Hain gustura hartu zuen ideia, non berehala lehen hezkuntzako ikasleentzat aproposak izango litzatekeen ibilbideak bilatzen hasi baitzen.
Horrela hasi zen ESKOLAMENDI jarduera. 8 urte pasa eta gero, aurrera jarraitzen dugu, gure herriko eguraldia oso ona ez izan arren.
Ikasturte bukaeran, Pirineotara edo Europako Tontorretara asteburupasa antolatzen dugu, non familiarekin batera kirola egiteaz gain, paisai zoragarriz difrutatzeko aukera eskaintzen digun.
Ekintza honen arrakasta ikusi eta gero, Haur Hezkuntako umeekin antzerako ekintza antolatzen animatu ginen, Eskolamendi-ko helburu berekin, ibilbideak HH-ko umeei egokituz. Hau da, zailtasunik gabeko ibilbideak, umeendako aulkiak eramateko aukera emanez.
Momentuz, ume eta gurasoen artean, bi jarduera hauek arrakasta handia daukate. Goraipatzekoa da Debara egindako irteera. Bertan 50 pertsona baino gehiago bildu genituen, erreka ertzetik paseotxo lasaia eta atsegingarria emanez.
Gure nahia, eta eguraldiak uzten digun einean, bai nagusiei bai txikiei, horrelako ibilbideak eskaintzea da, beti ere familien laguntzaz.



ESKOLAMENDI TALDEA
Hace ahora 8 años que comenzamos con el proyecto “Eskolamendi”en nuestra escuela. Como en todas las actividades nuevas que planteamos a las familias, procuramos que sea una actividad lo más flexible posible dentro de unos objetivos marcados. En este caso, el montañismo.
Viendo que la mayoría del alumnado se apuntaba a los mismos deportes de siempre, quisimos dar laposibilidad de conocer este deporte no competitivo, donde la naturaleza y todo lo que ella conlleva está siempre presente, y sobre todo, queriéndole dar un ambiente lúdico y en familia, ya que es obligatorio que algún adulto acompañe a cada niño o niña.
Así que nos pusimos en contacto con Jose Piñeiro, padre de una alumna y amante de la montaña, y la idea le gustó tanto, que enseguida se puso a buscar rutas aptas para el alumnado de primaria. Así, comenzó esta actividad, que después de 8 años, muchos domingos sigue realizándose a pesar de la climatología adversa que tenemos a menudo en nuestra zona.
Como actividad final, se plantea un fin de semana en Picos de Europa o Pirineos, según disponibilidad de hoteles, donde además de hacer ejercicio en familia, se disfruta de bellos paisajes, acercándonos un poco más a la media montaña.
Tras ver la aceptación de esta actividad, nos decidimos a plantear una actividad parecida pero con el alumnado de Educación Infantil con los mismos objetivos que Eskolamendi, pero adecuado a la edad. Es decir, paseos prácticamente llanos.
De momento, el éxito de esta actividad está siendo abrumador. Destacamos la salida a Deba, donde dimos un paseo por el camino colindante al río, donde hubo más de 50 personas, incluidos niños, niñas y familias.
La idea, y mientras la meteorología lo permita, es seguir ofreciendo estas salidas, tanto a los mayores como a los más pequeños, e intentar siempre que las familias tomen parte en la organización. 
Desde aquí, queremos agradecer a Jose Piñeiro su dedicación y buen hacer. 
  Marijo


Urretxindorra LHI: energia aurrezteko aholkuak

Kaixo lagunok:
Muxikako ikasleok ingurune arloan energiari buruzko hainbeste informazio aztertu dugu. Energia aurrezteko kapaina antolatu dogu eskolan. Kartelak prestatu ditugu eta gelaz-gela joan gara ideiak ematen eta egindakoa ikasle txikiei kontatzen. Bide batez dokumentu bat prestatu dugu gure familietara bidaltzeko gurasoak eta etxekoak jakitun egoteko.
Hemen bidaltzen deutzuegu etxeetara bidalitako dokumentua eta gure komunikazio saioaren argazkia.



ENERGIA AURREZTEKO AHOLKUAK
1-Gela batetik urtetean, amatatu argiak.
2-Kontsumo txikiko bonbillak erabili.
3-Al den guztietan, argi naturala erabili.
4-Programatu odenagailua, pantaila berez itzaltzeko.
5-Piztu imprimagailua zerbait imprimatu behar duzunean soilik.
6-Etxetresna elektrikoak erosi behar badituzte, erreparatu ongi etiketa energetikoei.
7-Ikasi etxetresna behar den moduan erabiltzen.
8-Ontzi garbigailua edota garbigailua erabiltzerakoan,programa egokia aukeratu eta ur hotza erabili.
9-Aire girotua eta berogailua neurrian erabili.
10-Sarritan erabiltzen ez diren aparatuak, deskonektatu.


2013/05/02

Eskolabarri (Ermua): Patruila Berdea


Orain, Eskolabarrin Patruila Berdea zer den kontatu nahi dizuegu.

Gela bakoitzeko ikasle arduradun batekin PATRUILA BERDEA osatzen dugu. Geletako arduradunak ASTERO aldatzen dira. (EGUNERO, haur hezkuntzan) Honela, guztion partaidetza ziurtatzen da eta gure eskola eta ingurumena zaintzen guztiok ikasten dugu.
Astelehenero, 10:55ean, txirrina berezi baten bitartez, papera birziklatzera eramateko ordua dela eskolako guztiei gogorarazi egiten diegu eta 11:00etan, geletako arduradunak elkarrekin joaten gara kaleko edukiotzi urdinera. 

Horretaz aparte, beste ardura batzuk  ditu:

1.-Klaseak garbi mantendu eta 17:00etan txukun uztea.
2.-Zerbait gaizki badabil edo apurtzen bada, batzordeari jakinaraztea. 
3.-Argiak eta ordenagailuak amatatzea.
4.-Paperontziak hustea.
5.-Landareak ureztatzea.
6.-Txorrotak ondo erabiltzen direla begiratzea.
7.-Eskolako tenperatura altuegia edo baxuegia denean jakinaraztea.

Zer iruditzen? 

Laster arte

Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastola


Kaixo lagunak,

Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleak gara, Kontsumo gaia lantzen ari garenez, herriko kontsumo diagnostikoa egin dugu. Horretarako, auzoz auzo eta kalez kale ibili gara gure herrian dauden komertzio mota desberdinak aztertzen. Ekintza hau aurrera eramateko, denden ezaugarri hauek kontuan izan ditugu: dendaren izena, komertzio mota, langileen kopurua, saltzen dituen produktu mota, ingurumenarekiko arreta duen, produktu ekologikoak saltzen dituen, denda elkartua dagoen, eta abar.

Bestalde, DBHko ikasgela guztietan gure familiek dituzten kontsumo ohiturak aztertu ditugu, formulario baten bidez. Guztira, 163 ikaslek parte-hartu zuten.

Agur bero bat.