2013/04/18

Eskolabarri Ik.: Igor

Kaixo! Igor naiz. Eskolabarriko 4. mailan ikasten dut. 
Aurten, Ingurumen Batzordeko ordezkaria naiz, ikaskideek hautatu naute kurtso hasierako hauteskundeetan nire burua aurkeztu nuelako eta egin nuen mitina eta kanpaina gustatu zitzaizkielako.

Aurtengo confitean parte hartu dut. Confintera joan baino lehen pentsatzen nuen igual gaizki egingo nuela edo ezezagunen artean gaizki egongo nintzela baina, esperientzia zoragarria izan da. Alde batetik, gehien gustatu zaidana, azken 4 urte hauetan natura eta planeta zaintzeko egin diren esfortzuak eta lanak ikustea izan da eta bestetik, ni txikia izan arren, pentsatzen dudana entzuten dela eta kontutan hartzen dela ohartzea.

Asko gustatuko zait datorren urtean berriro parte hartzea, asko ikasi dut eta.

Eskerrik asko aukeragatik.

Igor Piñeiro. 10 urte.

2013/04/16

Amaiur eta Unai Euskadiko XXII Ingurumen Hezkuntzako Topaketetan

Gure ordezkariek Europako Confintera, Amaiur eta Unai, irakasleentzako prestatu ziren XXII Ingurumen Hezkuntzako Topaketetan beraien esperientziaren berri ematen.
Arrakasta itzela izan zuten!!!



Eta ez hori bakarrik, irakasleek egin zizkieten galderak ere ondo baino hobeto erantzun zituzten:


Eta hemen argazki batzuk:

Eta orain, zer??? Confint aurrera doa!!!

Gogoratzen duzue???
 
IV EUSKAL CONFINT
IRAES 21 Ikasleak sareko ordezkariek, Busturiako Madariaga Dorretxean ospatutako IV Euskal Confint-ean, zera adierazi nahi dugu:
Orain arte egindakoa, gehiengo batek, baiezkotzat jotzen du, jendea gero eta mentalizatuago dago, hobetzen goaz, birziklapenak ondo daude, pausu txikiak ematen ari dira eta lan hau ondo doa, baina…
… ondo egiten jarraitu behar dugu,
… gehiago egin daiteke,
… jendea gutxi inplikatzen da,
… ideia berriak ematen jarraitu behar dugu.
Hala ere, batzuk erdizkako balorazioa egiten dute, beti zerbait hobetzeko baitago…
… hondakinen sailkapena jende askok ez du errespetatzen,
… ingurumenarekin lotutako proiektuetan ez dago behar adina pertsona, irakasle eta ikasle,
… istilu asko sortzen dira batzutan.
Aurrera begira
… egindako lana zabaldu behar dugu, konpromisoak kontatu;
… gure ahotsa altxatu behar dugu: alkateari gutunak bidaltzen, manifestazioak egiten, kartelak ipintzen eta industria kutsakorrak denuntziatuz;
… gu geu kontsekuenteak izan behar gara eta ingurukoei gure ideiak zabaldu;
… ikaskide txikiei jokoak, antzerkiak, tailerrak egin haiek informatzeko eta ereduak izateko;
… Eskolako Agenda 21eko kideak elkartu behar gara, elkarlana garrantzitsua da eta
… geuk IRAES 21 proiektua zabaldu behar dugu;
… udaletxearekin elkarlanean jarraitu behar dugu, bide gorri gehiago eskatu eta aparkalekuak ere, ingurumenari buruzko informazio zabaltzeko eskatu;
… gobernuei eskatu behar diegu ingurumen kanpainak egiteko, ikastetxeetan jantoki ekologikoak jartzeko, garraio publikoa bultzatzeko;
… gizarteari egin zezaketen gauzak eskatu, hondakin gutxiago sortzeko, gutxiago kutsatzeko eta berrerabilpena sustatzeko, bertoko basoak sustatzeko; garraio publikoa erabiltzeko, materialak berrerabiltzeko, energia garbiak erabiltzeko, bakoitzak landare bat landatzeko animatu.
… eta guk gazteok ahotsa altxatu behar dugu zeren eta
Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?
 
 
Ba... aurrera goaz!!! Hurrengo lanak:
 
IV Euskal Confint-aren adierazpen honetan "aurrera begira..." atalean, hainbat ideia agertu dira eta ORAIN burutzeko garaia heldu da. 
A) Beraz, ideiaren betetzen duzuen heinean hona (iraes21ikasleak-a-gmail.com) bidali horren froga: 
- konpromisoak zabaldu dizutuela: argazki bat eta kontatu,
-  alkateari edo alkatesari aurkezpen bat egin diozuela: hemen kontatu eta argazkiren bat jarri,
- beste gauzaren bat bururatu zaizue: argazkiren bat eta guztiei kontatu...
B) Estatuko Confintaren blog-era era animatu zaitezte zuen esperientziak eramaten (confint.jovenes-a-gmail.com). Gero eta aberatsagoa izango da esperientzia: bertan, beste herrialdeetako neska-mutilek egiten ari direna agertzen da eta.
Horrela Confint-aren mezua zabalduko dugu eta guztion artean ideaia berriak aterako dira.
AURRERA!!!
 
 

2013/04/10

IV EUSKAL CONFINT-aren BALORAZIOA

 IV EUSKAL CONFINT-aren BALORAZIOA

Ikasleen balorazioa IV Euskal Confint
(baloreak: 1-5)

1.- III Euskal Confint prestatzeko, aldez aurretik emandako informazioa baliagarria, ulergarria izan zen? 4,6
2.- Madariaga Dorretxea: tokia, instalazioak, baliabideak... 4,4
3.- III Euskal Confint-aren zertarakoa argi izan duzue? 4,6
4.- Saioz saio 4.1. Aurkezpena 4,3
4.2. ikasleen arteko elkartrukea eta hausnarketa 4,3
4.3. Baloratu zure lan-taldea 4,4
4.4. Bazkaria 4,3
4.5. Komunikazioa (arratsaldeko saioa) 4
4.6. Sukarrietako Eskola Saiakuntzaren aurkezpena 4,3
5.- Satisfazio maila jardunaldiarekin Zelan sentitu zara? 4,7
6.- Zure iritzia inportantea da guretzat. Zerbait gehitu nahi duzu? Puntu berezi bat komentatu? Proposamen bat etorkizunerako?
•    Talde txikiagoak egitea komenigarriagoa izango litzateke.
•    Arratsaldeko saioan silla gehiago jartzea.
•    Oso ondo antolatuta dag odena, informazioa oso ondo emanda da
•    Nire ustez dena oso ondo antolatuta egon da, lan taldearena, janaria eta guztiz. Baina, pentsatzen dut azalpenak pixka bat luzeegiak direla eta azkenean jendea pixka bat aspertzen dela. Bestea, dena primeran.

 
Irakasleen balorazioa IV Euskal Confint
(baloreak: 1-5)

1.-Jardunaldia prestatzeko aldez aurretik emandako informazioa baliagarria, ulergarria izan zen? 4,6
2.- Madariaga Dorretxea: tokia, instalazioak, baliabideak... 4,8
3.- Jardunaldiaren helburuen lorpen maila Jarduanaldiaren helburuak hauek izanda: Orain arte egindakoa baloratzea eta aurrera begira proposamenak egitea 4,1
4.- Saioz saio 4.1. Aurkezpena 4,3
4,2 bazkaria 4.2 Bazkaria 3,7
4,3 arratsladeekoa 4.3. Komunikazioa (arratsaldeko saioa) 3
4,4 Suka 4.4. Sukarrietako Eskola Saiakuntzaren aurkezpena 4,6
5.- Satisfakzio maila jardunaldiarekin 4,3
6.- Zure iritiza inportantea da guretzat. Zerbait gehitu nahi duzu? Puntu berezi bat komentatu? Proposamen bat etorkizunerako?
•    Arratsaldekoa goizean egindakoaren errepikapena iruditu zitzaidan.
Ez zitzaidan argi gelditu zein izan diren gure ikastetxeetako ordezkariak adostutako konpromezuak. Bakoitzak bere ikastetxekoak  aurkeztu zituen baina, eta CONFINTekoak? Gutun moduko batekin bukatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Bilerari eta umeen lanari bukaera argi bat emateko, produktu batean ikustelko.
•    Seguir haciendo hicapié a todos los centros que las normas están para cumplirlas, y que si la flor es de tamaño cartulina no hacerla gigante, y que si hay que hacer unos versos breves, no hacer dos canciones y largas.
•    1.-Irakasleok irteeratxo bat egitea, benetan pozgarria eta aberasgarria izan zen, harremanak sendotzeko eta norberaren formakuntzarako.
2.-Arratsaldeko saioan goizean eginikoa errepikatzean (bertsoak eta lemak) pixka bat garrantzia kendu zion lan-taldetan egindakoaren komunikazioari, difuminatu egin zuelako.


Eskerrik asko guztiei, balorazio onekin pozik eta ez hain onak izan direnak kontuan hartuko ditugu hurrengoetarako. Berriro ere, eskerrik asko "Confintero" guztiei.

Laster IV Euskal Confint-ak utzi duena martxan jarriko dugu. Hor daude proposamen batzuk eta orain garatzeko ordua heldu da. Inportanteena ikastetxeetan egiten dena delako. Aurrera Confinteroak!!!