2013/02/22

ESenRED


ESenRED

Confint prozesuak erkidego autonomoetako programa eta sare ezberdinak bildu gintuen, hazten joan gara, egunez egun gero eta gehiago gara... eta sare moduan lehenengo pausuak ematen ari gara estatu mailan, ESenRED (Escuelas hacia la Sostenibilidad en RED) izena pean.

ESenRED 
estatu mailan administrazio publikoek (erkidego autonomoak, udalak, diputazioak...) bultzatutako jasangarritasunerantz doazen eskolen sare eta programen  sare bat da.
 [+ info: http://confint-esp.blogspot.com.es/p/esenred.html]

Hori dela eta bi proposamen aurkezten dira:

ESenRED logo lehiaketa. ESenRED sareak bere logoa izateko lehiketa bat atera du. Informazioa: http://confint-esp.blogspot.com.es/2013/02/esenred-concurso-de-logotipo.html 
Esperientziak igo. ESenRED eta estatuko Confint-erako blog honetan ikastetxeen praktika edo esperientzia onak igotzea. Animatu zaitezte zuek edo ikasleek ikastetxeko esperientziren bat igotzen eta beste ikastxeetakoak ikusten eta komentatzen. Esperientziak igotzeko e-helbide honetara: confint.jovenes@gmail.com edo esenred21@gmail.com.

2013/02/20

Bai, badago IV Euskal Confint

AZKEN ORDUKO BERRIA:

BAI, MARTXOAREN 14AN
  IV EUSKAL CONFINT  
OSPATUKO DA!!!
BUSTURIAKO MADARIAGA DORRETXEAN

Datorren astean zehaztasun gehiago emango dizuet eta apuntatzeko formularioa zabalduko dugu.
 
 

2013/02/19

Axular BHI: Eskolako Confint

Eta... Kaixo Eskola CONFINTean parte hartzen duzuenoi.
Santurtziko Axular IRAES taldekoek ondorengo pausuak eman zituzten.
-Hasiera batean IRAES 21taldekoak  bildu ziren ( 3. eta 4. DBH koak) erabakitzeko nola,norekin,materiala...
-Horretarako ,Gure zentroko orientatzaileari eskatu genion 2.DBHko ikasleen  tutoretza ordua erabiltzeko.(80  ikasle ).Aretoan eta otsailaren 6an elkartu ginen.

-Eskola Confint :
- Lehenengo eta behin zer den IRAES eta gazteen Nazioarteko konferentzia irakurmena egin genuen.
- Geroago Urte hauetako laburpen bat PPT ren bidez . Euskadi, Estatuan, Europako confintean....eta hausnarketa bat Ingurumenaren Krisiari buruz.
-Azkenik taldeka jarri ziren "lema eta konpromisoak" aukeratzeko.
-Hurrengo astean erabakitakoa klasez klase eta ordezkarien bidez egindakoa irakurriko da .

Hona Hemen gure aztarna txikia eta argazkiak

2013/02/15

La Salle Berrozpe: Zuk egina, hark ordaindua!


 Arratsalde on,

La Salle Berrozpe IRAES 21 taldekoak gara. Hemen bidaltzen dizuegu eskola osoko gelen laguntzaz lortu dugun mural erraldoia. 11 kartulinaz osatua.

Gure leloaren inguruan egin dugu lan guztiak batera. ZUK EGINA HARK ORDAINDUA. Gure eguneroko ekintzek ingurumenean dakarren ondorioetaz jabetzeko egin dugu lan hau.

Agur bero bat,

IRAES21ko LSBko taldea!


2013/02/14

Elgoibar Ikastola: Berrerabilpena bultzatzen

Kaixo denoi:
 
Berrerabilpena bultzatzeko, gure ikastolan egiten diren ekintza batzuk azalduko dizkizuegu. Ekintza honetan, inauterietarako erropa egin dugu, tela zaharrak erabiliz.
Lehenik, etxean ditugun tela zaharrak ikasleei ekartzeko eskatu ditugu.
Ondoren, telak bildutakoan, arte eta musika taldekoek mozorroak egin dituzte gurasoen laguntzaz.
 
Gurasoak ikastolara etorri eta urtarriletik iñauteri eguna arte mozorroak josten dituzte.
Jositako mozorroak ikasleek iñauterietarako erabiltzen ditugu.
Argazkietan ikusi dezakezue arte eta musika irakasleak Agenda 21 eko LH ko ikasle arduradunak eta josten egon ziren amama batzuk.
LH6A eta B -ko arduradunak.

BEÑAT ETA NORA

San Jose Floreaga: Eskolako Confint

Arratsalde on! Janire Arrieta naiz Floreagako IRAES taldekoa. Urtarrilaren 24an elkartu ginen IRAES 21 osatzen dugun lan taldea (LH 3.zikloko eta DBHko orderkariak).
Jasotako materiala aztertu, HOME dokumentala ikusi eta azkenik ESKOLAKO CONFINTa nola aurrera eraman erabaki genuen.
-LH 3.zikloak eta DBH etapa osoak parte hartuko dute (300 bat ikaslek).
-Otsailaren 18ko astean egin behar dugu, tutoretza saiotan.
-Tutoreei banatzeko materiala prestatu dugu; gidoi bat, EUSKAL CONFINT hirugarren eskutitza (beste biak gelan ditugu),1.fitxa (hausnarketa fitxa) eta 4.eranskina (7.orria).
-Bihar elkartuko gara tutoreekin azaltzeko zein den egin behar duten lana, ondoren gela bakoitzeko ordezkari bat izango da martxoko lehen astean egin behar dugun bileran.
Hau izan da guk erabaki dugun "sistema" ESKOLA CONFINTa prestatzeko.

San Fidel Ikastola: Koltana



San Fidel ikastolan Koltanari buruzko erakusketa dugu, ikasleek, gurasoek, irakasleek eta nahi duen guztiak informazioa har dezan. Baita IRAES sarean zaudetenok.
Eskuko telefonoen bilketa ere egiten ari gara.
San Fidel ikastolako IRAES taldeko ikasleak