2013/01/29

Eskolabarri Ik.: Mugikortasuna lantzen...

Hau da mugikortasuna lantzeko egin dugun hormairudia.
Lehenengo zutabean mugikortasunaren irudiak, bigarren zutabean mugikortasunaren arazo eta ondorioen irudiak eta hirugarren zutabean, MUGIKORTASUN JASANGARRIA lortzeko irtenbidearen irudiak.

Eskolabarri Ik.: Gabon birziklatuak





GABONETAKO APAINGARRIAK HONDAKINEKIN EGINDA



5. eta 6. mailako ikasleon sormena eta ingurumenarekin daukagun konpromesua honela erakutsi ditugu.
Artistak, baietz?

 

2013/01/18

Eskolabarritik: Egutegiak


Kaixo iraeskideok! 
Eskolabarrikook honetan, erakutsi nahi dizuegu zuek bidalitako egutegiekin egindakoa.

-10 argazki aukeratu.

- Eredu bakoitzari zenbaki bat ipini eta txoko berdean guztiak erakutsi.

- Gela guztiak  gonbidatu txoko berdera joaten eta bat aukeratzen.

- Aukeratutako egutegiak gela  guztietara joan eta oparitzen banatu.








 


1.mailatik 6. mailara txoko berdera joan dira, argazki guztiak aztertu, eztabaidatu eta horiei buruzko hausnarketa egitera.

Orain gela bakoitzak martxoak 14 gorriz markatuko dute. Zertarako?


Eskolabarriko batzordea

2013/01/10

Blogaren jarraitzaleak

Blog honen jarraitzailea egin zara??? Ba, egin zaitez.
Zure ikaskideak blog honen jarraitzaileak dira??? Ba, egin zaitezen.
Zure irakasleak, gurasoak, auzkideeak... blog honen jarraitzaileak dira??? Ba, badakizue....
Ea zenbat jarraitzaile lortzen dugun hemendik ikasturte bukaerara arte!!!
Eskumako zutabean, "Jarraitzaleak" tituluan, leku honetan partehartzea.... Erraza da.

Bihotz Gaztea ikast: Jostailu azoka


Kaixo lagunak,

  Bihotz Gaztea Ikastolan ikasturte nahikotxo daramagu jostailu azoka antolatzen.Urtero bezala, DBH 4. mailako ikasleok aurrera eramaten dugu ekintza hau, ikasketa bidaiarako dirua biltzeko. 

  Gabonak heltzen direnean eta opari bereziak egiteko hainbat gauza eskuragarri edukitzeko, Ikastolan 2. eskuko jostailuak eta liburuak jarri ditugu salmentan. Horretarako Ikastolako familien eta langileen kolaborazioa guztiz beharrezkoa izaten da, haiei eskatzen baitiegu etxean erabili barik dituzten jostailuak eta liburuak ekartzeko. Arrantzale arropa ere salmentan jarri dugu, umeentzat arropa erosi eta denbora gutxi pasatu, txiki geratzen baita.

  Abenduaren 19an antolatu genuen eta nahiko arrakastatsua izan da. Familiak pozik zeuden egindako erosketekin eta guk lortutako diruarekin. Ekintza polita, ezta? Agur!!



Ateak beti zabalik

Ez ahaztu. Hemen lan ildo berriak zabaltzen dira, baina aurrekoak ez dira ixten inoiz. 
Beti dago aukera aurreko lanak plazaratzeko.
Eutsi goiari!!!

2013/01/09

Urte berria, Confint berria!

URTE BERRIA
CONFINT BERRIA!!!

ESKOLAKO CONFINT
Urtero bezala gure CONFINT maitia badator itxaropentsua. Ingurumen krisialdiari aurre egiteko prest daudenekin CONFINT mundu osoko gazteak batzen ditu arazoak gainditzeko eta gizarte berri bat eratzeko asmotan.

Lehenengo momentu honetan Eskolako Confint garatzen da.
Aurten, aurreko ikasturtea zoratzeko modukoa izanda, zerbait erlajatuagoa eta hausnarketa egitekoa pentsatu dugu: orain arte Confint-aren inguruan egindakoa gogoratu, emaitzak aztertu eta baloratu eta, aurrera begira, proposamenak egin. 

Behar duzuden oinarrizko materiala hemen duakazue:  
  •  Confint garatzeko gida:  IV. Euskal Confint-erantz. Gida pausuz pausu 
  • Dokumentala:  HOME dokumentalaren 12 minututako laburpen bat hain zuzen ere. Interneten ingelesez, frantzesez eta hainbat hizkuntzatan topa dezakezue. Tamalez ez dago euskarazko bertsiorik. Gainera, bi ordu ta piku irauten du. Hemen dagoena gaztelaniazko bertsioaren laburpen bat da. Bere kalitateagatik oso aproposa dela pentsatzen dugu.

Urtarrila, otsaila eta martxoaren lehenengo astea daukazue egiteko, animatzen bazarete. Orain arteko esperientziak oso onak izan dira eta parte hartu dutenek jarraitu nahi dute.

Gida, betiko moduan, oso oso ondo idatzita dago, argi eta garbi. Baina, demagun, zeozer arraroagatik, planeten konjuntzioagatik, mazapanengatik edo klima aldaketagatik ez bada zerbait ulertzen, badakizue non gauden eta nora jo. Dena dela proposamen bat da, zuek zure ikastetxera egokitzeko.

 EUSKADIKO CONFINT
Antzeko plana izango dugu IV. Euskal Confint delakoan. Momentuz, martxoak 14 izango da, Busturiako Madariaga Dorretxean. Apuntatzeko eta gauzak bidaltzeko epeak otsailean jarriko ditugu blogean.