2013/06/21

Elgoibar Ikastola jo ta ke!!!

Nire gelako Imanol Arantzamendi, Busturiara joan zen.

Confinta zabaltzeko ideaia oso on bat eduki zuen, ludotekan eta gaztelekuan kartel batzuk jartzea eta argazki batzuk atera zituenez Kristinak pentsatu zuen iraes blog-era igotzea Imanolek eginiko testu honekin:

CONFINT-A ZABALTZEN

Martxoaren 14an Busturiara joan ginen hainbat ikastetxetatik, eta han hartu genituen konpromiso eta erabakiak, herrian zabaltzea pentsatu genuen, eta horregatik, gure LH6Ako Imanolek ideia hau izan zuen: herriko Ludoteka eta Gaztelekuan jendea konzientziatzeko kartelak jartzea. Horrela bada, ekainaren 6an joan zen eta kartelak jarri ondoren, bertako langileei gure asmoa azaldu zien, eta oso ondo iruditu zitzaien.
  
Hurrengo egunean, gelara iritsi zenean, bertan egin zuena azaldu zigun.

Imanolen asmoa, natura zaintzea da, Iraes proiektuan gabizen guztiona bezala. Beraz, goazen jendea konzientziatuz, mundu hobe eta jasangarriago bat eraikitzera.

GU EZ BALDIN BAGARA, NOR?       
ORAIN EZ BALDIN BADA, NOIZ?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: