2013/06/17

Beurko BHI: pilei buruzko kanpaina

II Ekinaren Astean, Beurko institutuan burutu dugun ekintza "PILEK SORTZEN DUTEN KUTSADURA" ri buruzko
kontzientziazio kanpaina bat izan da.
 
Kanpaina hau martxan jartzeko honako pausu hauek eman ditugu:
 
-Agenda21eko koordinatzaileok, materiala bilatu eta gero, bideo bat sortu genuen. Hona hemen bideoaren helbidea:
http://www.youtube.com/watch?v=Dhdz2ngBtsc
 
-DBHko tutoreekin batzartu ginen eta bideoaren helbidea eta lan egiteko material idatziak pasatu genizkien euren geletan lantzeko (erantsitako lehenengo eta bigarren artxiboak).
 
-Geletan landutakoarekin ikasleek muralak egin zituzten (erantsitako hirugarren eta laugarren artxiboak).
 
-Aurtengo AG21eko gaia KONTSUMOA izan denez, II Ekinaren Astean prestatu genuen ekintza hau AG21eko gai nagusiarekin lotzea bururatu zitzaigun, eta maiatzaren 20tik 26ra bitartean "PILAK BOKATA EDO FRUITA BATEN TRUKE" kanpaina ere martxan jarri genuen: pila zaharrak ekartzen zituen bakoitzari, txartel bat ematen genion, eta ekainaren 14an, txartel horrekin hamaiketako osasuntsu bat eskuratzeko aukera izango dute (erantsitako bostgarren, seigarren eta zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren artxiboak). Egun honetarako gurasoek eta  nagusiagoak diren ikasleel laguntza eman dute.
 
 
-Aurreko guztia, gure blogean eskegi dugu guztiok ikusgai izateko. 










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: