2013/05/02

Eskolabarri (Ermua): Patruila Berdea


Orain, Eskolabarrin Patruila Berdea zer den kontatu nahi dizuegu.

Gela bakoitzeko ikasle arduradun batekin PATRUILA BERDEA osatzen dugu. Geletako arduradunak ASTERO aldatzen dira. (EGUNERO, haur hezkuntzan) Honela, guztion partaidetza ziurtatzen da eta gure eskola eta ingurumena zaintzen guztiok ikasten dugu.
Astelehenero, 10:55ean, txirrina berezi baten bitartez, papera birziklatzera eramateko ordua dela eskolako guztiei gogorarazi egiten diegu eta 11:00etan, geletako arduradunak elkarrekin joaten gara kaleko edukiotzi urdinera. 

Horretaz aparte, beste ardura batzuk  ditu:

1.-Klaseak garbi mantendu eta 17:00etan txukun uztea.
2.-Zerbait gaizki badabil edo apurtzen bada, batzordeari jakinaraztea. 
3.-Argiak eta ordenagailuak amatatzea.
4.-Paperontziak hustea.
5.-Landareak ureztatzea.
6.-Txorrotak ondo erabiltzen direla begiratzea.
7.-Eskolako tenperatura altuegia edo baxuegia denean jakinaraztea.

Zer iruditzen? 

Laster arte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: