osteguna, apirila 18, 2013

Eskolabarri Ik.: Igor

Kaixo! Igor naiz. Eskolabarriko 4. mailan ikasten dut. 
Aurten, Ingurumen Batzordeko ordezkaria naiz, ikaskideek hautatu naute kurtso hasierako hauteskundeetan nire burua aurkeztu nuelako eta egin nuen mitina eta kanpaina gustatu zitzaizkielako.

Aurtengo confitean parte hartu dut. Confintera joan baino lehen pentsatzen nuen igual gaizki egingo nuela edo ezezagunen artean gaizki egongo nintzela baina, esperientzia zoragarria izan da. Alde batetik, gehien gustatu zaidana, azken 4 urte hauetan natura eta planeta zaintzeko egin diren esfortzuak eta lanak ikustea izan da eta bestetik, ni txikia izan arren, pentsatzen dudana entzuten dela eta kontutan hartzen dela ohartzea.

Asko gustatuko zait datorren urtean berriro parte hartzea, asko ikasi dut eta.

Eskerrik asko aukeragatik.

Igor Piñeiro. 10 urte.

1 iruzkin:

  1. Oso polita izan da ezan duzunean:azken 4 urte hauetan natura eta planeta zaintzeko egin diren esfortsuak eta lanak ikustea asko gustatu zait.

    AUPA IRAES!!!!!!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: