2013/03/15

IV Euskal Confint

IV Euskal Confint ospatu da, Madariaga Dorretxean, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Busturian (Bizkaia).

Goizez, 70 ikasle, 16 ikastetxe.
Arratsaldez, 175 ikasle, 20 ikastetxe.

Oso giro polit batean, ospatu da IV Euskal Confint. Bertan, Amaia Barredo, Biodibertsitate eta Ingurmen Partaidetzarako Zuzendariak hasiera eman dio egitarauari. JoseManuk, Confinteko koordinatzailea, ikastetxeetan gazteek egindako lana plazaratzera animatu ditu eta, besteak beste lore sorta bat landatu dira eta bertso onak baino hobeak bota dira. Horrela "Confintaren Lorategi Biodibertsoa" sortu dugu.
Talde lana egin da, aurreko hiru ikasturteetan egindako baloratzeko eta aurrera begira zer egin proposatzeko. Bitartean, irakasleak Urdaibai Bird Center-era joan dira, txoriei buruz jakin behar den guztia ikasteko.
Eguerdian, zaparrada handi bat jausten zen bitartean, pintxo batzuk jan ditugu indarrak berreskuratzeko eta Euskadiko BiodibertsitEuskadiko Biodibertsitate Zentroa ikusteko.
Arratsaldean, Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko neska-mutilak heldu eta gero, talde guztien lanen aurkezpena egin da eta txalotu dira.

Denok laburpen moduan egindako bideotxo bat ikusten, kanta bat abesten eta Sukarrietakoek ikastetxe guztietan landatzeko bertoko zuhaitz landaretxoak banatzen bukatu dugu eguna.
Pixkanaka pixkanaka informazio, argazki, bideo... gehiago jarriko dugu. Adi egon!!!
Gazteek, ingurumen krisialdiaren aurrean, jarraitzen dute esaten:
Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz? 

Confint-a joan da ta 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: