2013/03/04

IV Euskal Confint

IV Euskal Confint, martxoak 14, Busturiako Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean, ospatuko da.
Bertoko egitaraua hau izango da:


9:45-10:15- Harrera eta ESenRED sarearen aurkezpena. José Manuel Gutiérrez
Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartze Zuzendariaren harrera. Amaia Barredo Martín

Gailetak

10:15-10:30- Lan-taldeak
12:00-12:20 - Talde Handia
12:20-13:00- Lan-taldeak
10:15-13:00-IRAKASLEAK: Urdaibai Bird Center-era bisita (birdcenter.org)
13:00-14:00- Bazkaria (bertoko pintxoak)
14:00-15:00- Biodibertsitate Zentroaren bisita
15:00-16:00- Lan-taldeen proposamenen aurkezpena / Sukarrietako Zentroaren aurkezpena
16:00-16:15- Agurra

Hona hemen: egitaraua zehaztuta daukazue. Fotokopiatu eta eraman.

Apuntatzeko martxoak 11 baino lehen. Irakasleen blogean, beraiek badakite. Ikastetxeko LAU ikasle etorri ahal dira. 

Talde handian 70 ikasle egongo gara, gutxi gora behera.
Lan taldeetan 15-17 ikasle, ikastetxe ezberdinetatik.

Hauetan era autonomoan antolatuko zarete egitaraua zehaztuan agertzen diren lanak burutzeko. Nagusi bat egongo da lan-taldeetan, baina, laguntzeko bakarrik. Lanak era autonomoan garatzea proposatzen dizuegu, suposatzen da eskolan egin duzuen bezala.

Gogoratu, aldez aurretik, Eskolako Confint-aren 2.fitxa eta konferentziaren argazki pare bat bidali behar direla.

Zer ekarri behar da? 1. eta 2. fitxak fotokopiatuta lau aldiz, ordezkari bakoitzak biak izan behar ditu. Eta egitaraua, jakina. Bertsoak prestatu badituzue, ere bai.

IV Euskal Confint-era datozen ikasleek, bertan gertatutakoa eta adostutakoa zabaltzera konprometitzen da, bai ikastetxean, bai auzoan, bai udaletxean...

Ez da ezer ekarri behar jateko.

Behar bereziak izatekotan irakasleari esan eta bera jarriko da kontaktuan gurekin.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: