2012/12/21

Neguko oporrak disfrutatu!!!


Aupa koadrila!
Disfrutatu oporrak,
opariak neurrian jaso
eta jasangarriak egin.
Urte berri berde-berdea eta oparoa zuentzako!!!

Elgoibar Ikast.: zorionak!!!

kaixo guztioi!!!! 

Elgoibartik ere gabon zoriontsuak opa dizkizuegu eta urte berri ona pasa!!

Besarkada handi bat

2012/12/20

Elgoibar Ikas.: elkartasun azoka!


 Kaixo lagunak:

Aurten ere, Elgoibar Ikastolako ikasleak, lehen eskuko merkatu bat antolatu dugu.
Merkatu honetan, LH5, 6 eta DBH1, 2, 3, 4ko ikasleak parte hartu genuen. Ikasle guztiek ekarri zuten etxean zituzten jolas, erropa, bideo jokoak... Hori dena ondo joan zedin, jostailu bakoitzari, etiketa bat jarri genien. 
Etiketa horretan, jolasaren numeroa, jabea, maila eta prezioa adierazten zituen.  Denen laguntzaz, merkatu handi bat egitea lortu genuen. Ikasle asko pres egon zen merkatuan jolasak saltzen egoteko. 09:00etan hasi eta 14:00etan bukatu zen eta denbora guztian, txandatuz, ikasleak egon ziren. Gende asko joan zen merkatua ikusi eta gauzak erostera. Bukaeran, espero genuena baino gehiago saldu zen eta asko poztu ginen. Saldu ez ziren jostailuak, jabeei itzuli zizkiegun eta saldu zena berriz, jostailuak balio zuenaren %80a itzuli genien. Ikastola %20arekin gelditu zen. Dena primeran irten zitzaigun eta hurrengo urtean berriz ere antolatzea pentsatu dugu.
 
AGUR

Vizkaya Ik.: Zorionak

Hemendik ere, IRAES 21 - ko kideentzat:
 
 ZORIONAK! eta URTE BERRI ON!
 
Hona hemen Lehen Hezkuntzakoek gabonak zoriontzeko sortu duten edalontzizko elur panpina,dena material birziklatuez eginda.
 
COLEGIO VIZCAYA

San Fidel: Zorionak!!!

San Fidele ikastolako LH  5. eta 6. mailakaoek etxeko zokoetan aurkitu dituzten materialeekin eta hondakinekin  Jaiotzak egin dituzte, lehiaketa baten parte hartuz Gabonetako postala egiteko. Hor doaz argazki batzuk, euren artean ikusiko duzue Nesspreso kafearen ontzitxoekin egindako kanpaitxoak erabili direla gabonetako apaingarria egiteko ere.
Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!!!

San Fidel ikastolako IRAES21 ikasle taldea

2012/12/19

Urretxindorra HI: Gabonak zoriontzen...

Kaixo, lagunak. Badakigu nahiko atzeratuta gabiltzala baina aste berezi hau aprobetxatu dugu ataza batzuk aurrera ateratzeko.
Aurkezpena ikasgelan ikusi dugu. Aipuren bat oso ondo ulertzen ez genuenez denon artean argitzen saiatu gara, gero etxean hobeto
 pentsatu ditugu eta berriro ere ikasgelan eztabaidatu eta adostu egin dugu.
Hauxe da Muxikako Urretxindorra eskolan aukeratu dugun AIPUA:
 "Lurra ez da gure gurasoen herentzia, gure seme-alaben mailegua baizik" Indiako esaera zaharra.
Guretzako zentzu handia dauka. Denon artean natura zaindu behar dugu. Batzutan ahaztu egiten zaigu Natura ez dela "gurea"
"denona" dela eta denok disfrutatzeko arduragaz kontsumitu behar dugula. Gainera gaur egun bizi garen guztiok disfrutatu beharko genuke,
ez bakarrik munduko pertsona batzuk; eta orain ez badugu arduragaz kontsumitzen, zer gertatuko zaie gure atzetik etorriko diren belaunaldiei?
Ondo pasa oporretan!!!!
Aida, Maialen, Oihane, Ania, Mikel ....... eta gure eskolako lagun guztiak!!!

Elgoibar Ik.: Mugikortasuna lantzen...


Elgoibar ikastolako, LH6. mailako, agenda 21-eko arduradunak gara.
Mugikortasun jasangarriaren astean hainbat ekintza egin genituen ikastola mailan. Guk isun sinbolikoak jarri genituen Elgoibarko herrian. Hona hemen ekintzen zerrenda eta argazki batzuk:
  1. Lehenengo isunak prestatu genituen gelan. 
  2. Ondoren kalera atera eta auto gehien egoten diren tokietara abiatu ginen.
  3. Taldeka isunak jarri genituen, gaizki aparkatutako autoetan
  4. Bukatzeko gelara bueltatu eta balorazioa egin genuen.
Agur beroak eta ondo izan.
Nora Astigarraga eta Beñat Fernandez de Jauregi

Eskolabarri (Ermua): Gabonak zoriontzen


2012/12/18

Axular BHI hausnartzen...


Gure taldeko Axular IRAES partaideen argazkia bidali nahi dizuegu eta aukeratutako leloa.Txoko berdean gaude eta kontsumoari buruzko leloa aukeratuta "Zenbat lur planeta behar dira gure kontsumoa asetseko'" ARGAZKIA ATERA DUGU.
 
"Ez pentsa taldeak zer egin dezakeen  zuregatik ,baizik eta zeuk zer egin dezakezun taldearengatik" Magic Jonshon.
 
Ezin gara geldirik geratu eta itxaroten.....guk geuk nahiz eta gutxi....baliteke gauza handiak egitea.

2012/12/17

Eskolabarri: IRAES 21 familiei erakusten

 Orain arte Iraes 21 sarean egindako lana ezagutzeko interesa adirazi zuten gurasoak batzordeko ikasleokin bidu ziren. Zer da IRAES21?, Zertarako sortzen da?, Zein helburuak lortu nahi ditu?, Nola lantzen da?. Galdera hauei erantzunak emateaz gain, 2010 urtetik ospatutako konferentzietan parte hartu zuten ikasleen esperiantziak ere azaldu genuen. Konferentzia horietan ateratako dokumentuak ezagutarazi ziren: “Euskadiko Gazteen Arduren Gutuna”, “IRAES 21eko ikasleen Deia”, “Europako manifestua”…
Bukatzeko, Euskadiko biztanle bateko aztarna ekologikoa eta gure bizimoduak planetan duen inpaktuari buruzko hausnarketa egin genuen.
Espero dugu familiek gauza asko ikasi izana!


San Jose-Carmelitas hausnartzen...

San José – Carmelitas ikastetxean esaldi hau aukeratu dugu:
“ Lurra ez da gure gurasoen herentzia,

gure seme-alaben mailegua baizik”

Muturrezko egoera latza baten egia islatzen duelako, etorkizunean ondorioak izango dituena. Utzi egingo  dugun mundua gure hurrengo belaunaldiek aurkituko dutena izango delako, eta, gu orain egiten ari garena, etorkizunean eragin handia izango duelako

Gure munduan gertatzen diren gauzen arduradunak gara.

Elorrio BHI: IRAES 21 Taldea


Elorrio BHIko IRAES 21 Taldea

2012/12/14

Beurko BHI: Jostailu bilketa

Jostailu bilketa Beurko BHI

Gabonak direla eta, jostailu bilketa bat antolatu dugu bigarren mailako agenda 21eko ikasleok. Egoera oneko bigarren eskuko jostailuak zein erosi berriak izan daitezke. 

Ez dute garestiak izan behar:
  • Margoak
  • Panpinak
  • Ipuinak
  • Estutxeak
  • Kotxeak
  • Pelutxeak
Honetaz gain, bildutakoa paperez biltzeko, oparientzako papera ekartzea eskertuko genizueke

Bildutakoa, umezurtz etxeetan banatuko dugu, ahalik eta gabonik zoriontsuenak izan ditzaten.

Guztion partaidetza izugarri eskertuko dizuegu.

Epea: azken eguna abenduaren 21a izango da.

2012/12/13

2012/12/12

San Félix Ik.: Lipdub

Iraes21eko taldea pasa den kurtsoaren amaieran ikaragarrizko lana egiten animatu ginen. Ikasleok zein irakasleok, bai Iraes21ekoek bai EA21ekok pentsatu, planifikatu, antolatu eta kudeatu genuen LIPDUB bat! Zertarako? Batez ere ongi etorria emateko gure bandera berdeari eta jasankortasunaren inguruko sentsibilizazioa egiteko ere. Adibidez, azaroaren 28 ospatu dugu EA21eko eguna gure ikastetxean eta egun horretan egin dugu Lipdubaren aurkezpen ofiziala. Horretaz gozatu nahi baduzue, egizue klik bideo honetan:

 

Sagrado Corazón Ik. hausnartzen...


SAGRADO CORAZON ikastetxea (BERMEO)
 
 
Guk talde moduan egin dugun hausnarketaren ondorioz aukeratu izan dugun esaldia Albert Einstein-ek esandakoa izan da
 
"Emaitza ezberdinak bilatu nahi badituzu, ez egin beti gauza bera".
 
Zergatia:
 
Konturatu gara ingurumenarekin daukagun portaera kalte egiten ari dela. Hori dela eta jokaera aldatu beharrean ikusten gara, gauza berdinak egiten jarraitu barik.
 
Gure ikastetxean aldaketa horiek sartzeko saiakeran gabiltza, hondakinen kudeaketa egokia eginez, erosketa berdea bultzatuz, etb
 
Beste barik agurtzen gara hurrengora arte. 

San Felix Ik.: IRAES 21 Taldea eta helburuak



San Felix eta Iraes 21 martxan jartzen:

Albiste honen bitartez aurkeztu nahi dizkizuegu gure ikastetxeko EA21eko batzordea eta Iraeseko taldea. 

Bi taldeok elkarlanean gabiltza aurten; alde batetik EA21eko batzordeak kudeatuko ditu ikastetxe osoko ingurumenarekin zerikusia duten ekintza guztiak eta Iraes taldeak, bereziki Iraes atalari dagokiona, baina EA21eko taldearen oniritziarekin, noski. 

Konturatu ginen Iraes 21 zer den oso ikasle zein irakasle gutxik zekitela, beraz, suposatu genuen familiek ere ez zekitela. Horregatik, aurten gure lehenengo lana IRAES21 inguruko sentsibilizazioa izan da eta horretarako ikastetxeko etapa desberdinetako solairuetan sare honi buruzko informazioa plazaratu dugu, baita ikastetxeko webgunean ere. Horrela espero dugu gure lehen helburua bete ahal izatea.


2012/12/05

Bihotz Gaztea Ik. hausnartzen...


Kaixo!

Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleak gara eta azkenean M. Gandhiren esaldia aukeratu dugu: "Era sinple batez bizi behar dugu beste batzuk, sinpleki, bizi ahal izateko".

Gure ustez, gaurko gizarteak beti gero eta gauza gehiago kontsumitu nahi du. Produktu hauek enpresa handiek herrialde probeetan egiten dituzte eta langileen baldintzak oso txarrak dira. Guzti hau, gure kontsumo nahiak asetzeko. Pentsatzeko modukoa da, ezta?

IRAES 21 IKASLEAK 2013KO EGUTEGIA


Beno, 2013 laster etorriko da. Urte berde-berdea espero dugu, urte orlegia eta urdina, ingurumenarekiko urte itxaropentsua espero dugu.
IRAES 21 Taldekideak hor zaudete jo ta ke ingurumenaren alde ikastetxean, auzoan eta herrian ere. Ba, urtean zehar ez galtzeko hona hemen daukazue IRAES 21 IKASLEAK sarearen egutegia. Merke-merkea: dohain.


Bi aukera daukazue:
- doc fitxategia: bertan orrialde bakar baten, urtea daukazue eta IRAES 21en logoa. Irudian agertzen den moduan, leku zuri bat dago ingurumenaren krisiarekin zerikusia duen argazkiren bat, edo naturarena, jasangarritasunaren aldeko mezu bat edo marrazki bat jartzeko.
- ppt fitxategian: egutegi-dodekaedro bat daukazue. Lehenengo, hilabete bakoitzari kolore bat eman, markatu martxoaren 14a (Euskal Confint) eta beste data inportanteak. Marretatik moztu, puntuetatik tolestu (argazkian agertzen den moduan) eta gero itsatsi. Egutegi sendoago bat nahi baduzue kartoi mehe baten gainean itsatsi eta gero mozketa egin. Izugarrizko egutegi 3D geratuko zaizue.
 

Atera kopiak eta klaseetan jarri, ikaskideen artean banatu, irakasleei ere (merezi izan badute, jakina), lagunei oparitu, edo bururatzen zaizuena egin.

Disfrutau!

2012/12/03

Elgoibar Ik.: Mugikortasun Astea

Kaixo!!!
 

Gu Elgoibar Ikastolako IRAES taldeko kideak gara, DBH1eko ikasleak: Irati, Iker, Ander eta Sarai.
 

Guk mugikortasunaren astean hartu genuen parte. Proposatu zigutena da aste horretan, ikastolara bizikletaz etortzea. Orduan, DBH-ko ikasleok kirol arduradunekin etorri ginen ikastolara, horrela gutxiago kutxatzeko, bizikleta gehiago erabiltzeko eta gainera kirola egiteko.

Plazan elkarrekin etara genuen argazkietako bat bidaliko dizuegu.


AGUR laister arte, eta espero dugu lana asko gustatzea.