2012/10/31

Karmengo Ama Ik.: IRAES Taldearen helburuak


KARMENGO AMA IKASTETXEA

Gu, Karmengo Ama ikastetxeko DBH-ko bost ikasle gara (EKAIN, BERNAT, ASIER, JON eta ENEKO) eta Agenda 21-eko proiektuan lan egingo dogu.
Aurton lema berri bat sortu dogu: “GUZTIEN IRTENBIDEA KONTSUMO ARDURATSUA”.

Karmengo Ama ikastetxeko DBH-en gauden ikasleak agenda 21 proiektua bultzatzen saiatuko gara (Bai eskolan bai gure herri mailan). Gure asmoa, planeta zaintzea, gauzak behar diren bezala birziklatzea, ur eta argi kontsumoak murriztea. Horretarako ekintza berriak burutuko doguz.

Momentuz gurasoen partaidetza ere lortu dogu, euren sinadurak eta gure konpromezuak bat eginez.



Ave Maria Ik.: IRAES Taldearen helburuak

Kaixo:

El Ave Mariako IRAES 21eko kideak  gara. Ikasturte honetarako, hauek dira gure asmoak:

-          Orain arte hartu ditugun konpromisoak gure ikastetxean zabaltzea.

-          Ikastetxeko konferentzia antolatzea, CONFINTean parte hartzeko.

Agur bero bat.

Jon, Lucía, Oihane, Sheila eta Marijose

San Fidel Ikastola: IRAES Taldearen helburuak

San Fidel ikastolako agenda 21eko ordezkarien artean DBHko batzu gara IRAES
taldean ere parte hartzen dugunok, argazkirako aukeratu genuen gunea bi motibo
hauegatik izan zen: IRAES bandera agertzen delako eta bizikletak lotuta uzteko tokia
bertan dagoelako ere.

Ikasturte honetako gure helburu nagusia beste ikastetxeetako ikasleekin hartueman
izatea da, eta baita CONFINTean parte hartzea.

Ikus dezazuen gure inplikazio maila IRAES sarearekin sar zaitezke gure berrien blogera
eta ingurumenarekin lotura duten etiketak klikatu.
http://www.sfidelikastola.blogspot.com.es/

Orobiogoitia BHI: IRAES Taldearen helburuak

Kaixo IRAESkideok:

Gu Markel eta Urdax gara, Juan Orobiogoitiako ingurumen
tailerreko 3. DBH ikasleak eta IRAES taldeko kideak.

Gure aurtengo helburuak zeintzuk diren kontatuko dizuegu:

• Aurreko idazkian kontatu genizuen bezala konpostaren
proiektuan hasi gara, Udaletxera gutuna bidali dugu
laguntza eskatu nahian.
• Aurten durangaldean egingo den GAP programan parte
hartuko dugu. Programa honen helburua eskolan energia
aurreztea delarik
• Guk gure institutuan beste proiektu bat dugu ortu
ekologikoa. Aurten martxan jartzeko asmoa dugu eta ea
datorren astean bisitatzen dugun.
• Ortua martxan jarri ezkero eskolako sukaldean guk
ekarritako errezetekin sukaldatzeko asmoa ere daukagu.
• Hurrengo hilabetean azterkosta egitera goaz Lagako eta
Laidako hondartzetara .

Ikusten duzuenez, hainbat lan dugu aurretik urte honetarako.
Besterik gabe, Agur bero bat

Urdax eta Markel

Vizcaya Ik. IRAES Taldearen aurkezpena

 

Kaixo IRAES 21eko neska mutilei:
Bizkaia ikastetxeko bost neska mutil gara: Lucia, Goiuri, Paula, Iker eta Alex. 

Agenda 21eko proiektuan parte hartuko dugo. 

Ekodelegatuak bezala gure asmoa astarna ekologikoari buruz ikastea eta bere importantziaren berri gure ikastetxeko bezte ikaslei ematea da.

Orain bagaude ingurumenaren lemak sortzen hona hemen adibide batzuk





  


.

2012/10/15

Pasa den ikasturte bukaeran hainbat erronka

Beno, pasa den ikasturtearen bukaeran erronka handi batzuk agertu ziren eta Europako gazteek ardura hartu eta erantzuna eman zuten. Hurrengo blogaren sarreretan horren berri emango dugu, egindako lanen emaitzak, noraino heldu ziren...

Hasteko, pasa den maiatzan ospatu zen Europako Gazteen Konferentziara joko dugu eta bertan gertatukoaren berri bideo-laburpen honetan daukagu:


Eta  beheko bideoan Rio+20 Gailurrera eramen zen Europako Gazteen Konferentziaren bideoa:


Watch videos on KendinCos

IRAES 21 IKASLEAK: 1. lana



Beno, IRAES TALDEAK  osatu dira han eta hemenka. Orain, IRAES 21 TALDEAK ezagutu behar ditugu. Horretarako, gai baten inguruan egingo duzue hausnarketa: IRAES 21 sarearen ikusgarritasuna, ikuspena edo hautemangarritasuna ikastetxean. Hau da: ikastetxea IRAES 21 sarearen kide dela nabaritzen da gure zentroan? Ikusten da era erraz baten? Ikastetxeko hezkuntza komunitateak IRAES 21en berri dauka?...



Bi produktu bidali behar duzue blogera (badakizue, iraes21ikasleak-a bildua-gmail.com e-helbidera):

1.- Ikastetxea IRAES 21eko kidea dela eta ikusgarria den froga: argazki bat, bideotxo labur bat, ppt txiki bat... nahi duzuena.

2.- Zuen IRAES 21 TALDEAREN aurkezpen idatzia, nortzuk zareten eta zeintzuk diren zuen asmoak IRAES 21 barruan ikasturte honetarako. Berdin da prosa, bertso, kanta... (gogoratzen dugu blogaren hizkuntza euskara izango dela, baina zuek partehartzeko hizkuntza librea dela). 120 hitz gehien jota. Fale?

Epea: azaroaren 5era arte.

Beste alde batetik, interesgarria izango zen blog honetan JARRAITZAILE gehiago izatea, ondoko zutabean agertzen den "Jarraitzaileak" atala osatzeko. Apuntatu zaitezte eta esan ikaskideei, lagunei, familiakoei... apuntatzeko. Ea zenbat jarraitzaile lortzen ditugun.

Ondo izan


2012/10/11

Juan Orobiogoitia BHI martxan!

De Juan Orobiogoita10_2012
Kaixo IRAESkideak:
Gu Iurretako Juan Orobiogoitia ikastetxeko ingurumen tailerreko ikasleak gara eta jadanik IRAES taldea sortu dugu.  Urriak 3an ospatutako Eskola Agenda 21 egunean hainbat ekintza  egin genituen. 

Lehenengo  TUTORETZAN Tomateei buruzko  bideo bat ikusi genuen “ Dos tomates y dos destinos” eta hausarketa egin genuen taldeka. Ondoren  ikastetxera berdez  etorri  ginen ikasle eta  irakasle guztiok argazki bat atera genuen eta amaitzeko  ortuko tomate naturalak jan genituen. Hemen bidaltzen dizuegu ateratako argazkiak, guztira 107 pertsona bildu ginen.
Orain,gure lehenengo proiektuarekin hasi gara, konpost-arekin. Ea aurten eskolan Konpost-a egiten hasten garen. 

Besterik gabe, agur bero bat.


2012/10/05

IRAES 21 TALDEA

Zure ikastetxea IRAES 21 sarekidea bada eta zuek, ikasleok, parte hartu nahi baduzue, mesedez, IRAES 21 TALDEA osatu -ikasle talde txiki bat sarearen gorabeherak jarraitzeko- eta bete ezazue formulario hau : 



URRIAK 15 BAINO LEHEN

(Geroxeago ez dago arazorik partehartzeko eta ikasle gehiago apuntatzeko, 
baina hasi behar gara kronogramarekin)

Bitartean, disfrutatu bideoaz...

2012/10/02

IRAES 21 IKASLEAK: 2012-2013 ikasturtea

IRAES 21 ikasleak "Eskola Jasangarriek" osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein  beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.

Eskolako Agenda 21 programan herri edo eskualde mailan aritzen zarete beste eskolekin. Sare honetan erkidegoko ikastetxeekin, zein estatu edo nazioarte mailako ikastetxeekin esperientzien truke eta ezagupenak egitea proposatzen dizuegu.

Aurreko ikasturteetako experientziak oso onak izan dira. Gure blogaren zenbaki batzuk 2011-12 ikasturtean:


l
  • 17.900 bisitak 
  • 107 sarrera 
  • 25 ikastetxe parte hartu dute 
  • 80 sarrera eginez: ekimenak, esperientziak, kartelak, bandera erakusten, Brasileko Gutuna zabaltzen, Ikasleen Deia zabaltzen… 
  • IKASLEEN DEIA: 2200 SINADURA baino gehiago
  • ... 

IRAES 21 sarearen lan-proposamena zuentzako kronograma honetan ikus dezakezue:

URRIA:
A)       IRAES TALDEA  osatu
B)       IRAES TALDEAren aurkezpena egin (blog)
C)       Gai orokor bat landu ikasleekin: adbz, “Ardura” kontzeptua.

AZAROA-ABENDUA
D)      Dokumentuetatik (Gutunak, Manifestua, adierazpena…):
a.       Ekimenak burutu eta kontatu (blog)
b.       Dokumentuak komunikatu hezkuntza komunitatean, auzoan, herrian… (eta kontatu blogean)
ABENDUA:
E)       Confint garatzeko gida eta proposamena aurkeztu.
URTARRILA-MARTXOA:
F)       Eskolako Confint
MARTXOAK 14:
G)      IV Euskal Confint
APIRILA-EKAINA:
H)      Estatu eta nazioarteko elkartrukea.


Blog honetatik zabalduko dira denborak eta zehaztuko dira lanak. Zuen partehartzea posta elektroniko honen bitartez egingo da: iraes21ikaselak - a bildua- gmail.com. Euskara izango da blogaren hizkuntza, baina zuen partehartzearen hizkuntza librea da.
________________________________________________________________________________
Zure ikastetxea IRAES 21 sarekidea bada eta zuek, ikasleok, parte hartu nahi baduzue, mesedez, IRAES 21 TALDEA osatu -ikasle talde txiki bat sarearen gorabeherak jarraitzeko- eta bete ezazue formulario hau : 



URRIAK 15 BAINO LEHEN
________________________________________________________________________________

Agur bero bat, eta hasiko gara lan-proposamen batzuk prestatzen...!