2012/06/21

Río + 20: «¿Vinieron a salvar su imagen o a nosotros?»




Tomado de La Voz de Galicia

 http://www.lavozdegalicia.es/noticia/sociedad/2012/06/21/vinieron-salvar-imagen-/0003_201206G21P27991.htm



«¿Vinieron a salvar su imagen o a nosotros?»

Una joven neozelandesa emociona con un discurso dirigido a los políticos en la apertura de la cumbre de Río+20

17 votos
El secretario general de la ONU, Ban Ki-moon, urgió ayer a los jefes de Estado y de gobierno reunidos en la cumbre sobre desarrollo sostenible Rio+20 a poner sobre la mesa la ambición requerida para hacer frente a los más serios problemas del planeta. «Estoy realmente pidiéndoles que actúen como ciudadanos globales, como líderes globales», dijo. «Rio+20 es un hito. Creo que también puede llegar a ser un punto de inflexión, porque no podemos continuar creciendo y consumiendo a costa de los pobres del mundo y del medio ambiente», añadió. En la inauguración de la cumbre, que reúne a líderes políticos y representantes de más de 190 países, incluido el presidente español, Mariano Rajoy, Ban Ki-moon advirtió que los líderes del mundo «deben enviar la señal de que están comprometidos con un futuro sostenible».
Pero la emoción en la jornada inaugural llegó de una joven neozelandesa de 17 años. «Les pido que consideren por qué están aquí: ¿es para salvar su imagen, o es para salvarnos a nosotros, los niños del planeta?», dijo Brittany Trilford, de 17 años, a los líderes mundiales en la apertura de la cumbre.
«Mi nombre es Brittany Trilford, tengo 17 años y soy una niña. Hoy, en este momento, soy todos los niños, vuestros hijos, los 3.000 millones de niños del planeta. Piensen en mí como la mitad del mundo», explicó con firmeza esta bloguera neozelandesa, invitada a hablar a los 86 jefes de Estado y de Gobierno que asisten a la conferencia. «La próxima generación pide cambio, acción, para que podamos tener un futuro. Confiamos en ustedes», afirmó.

2012/06/20

2011-12 ikasturtea: IRAES 21 IKASLEEN balorazioa

IRAES 21 IKASLEAK
2012-13 ikasturteko ebaluazioaren emaitzak

IRAES 21 IKASLEEN BLOGA: Zenbaki batzuk:
19.500 bisitabaino gehiago
120 sarrera
25 ikastetxek parte hartu dute
105 sarrera eginez: ekimenak, esperientziak, kartelak, bandera erakusten, Brasileko Gutuna zabaltzen, Ikasleen Deia zabaltzen…
IKASLEEN DEIA: 2.300 SINADURA baino gehiago

IRAES 21 IKASLEEN BALORAZIOA
1.- Baloratu, zure ikastetxearen lana IRAES 21 ikasleak" sarean.                    8.5

3.- Ikasleekin komunikaziorako tresna: blog-a.                                               8
Erabili ez , bakarrik hor zeuden iruzkinak etaa berriak irakurtzea.
Ez ginen Europakora joan!!!!!!!!!!!!!!!! 
Euskadikoak ez zuen ezertarako balio izan kasikan. Izugarri hobetu behar da arlo hau.
Bai baina askotan ez.
dena oso ondo
Komentarioak jartzen ditugu beste ikastetxeak ikusteko zer egiten dugun .
Bakarrik erabili dugu Estatuko Confint-eko bloga.

4.- Ingurugelatik izandako laguntza                                                                8

6.- Zure satisfakzio maila IRAES 21 IKASLEAK sarearekin                              7.5
Lan handia egin dugu gauza berriak jarri ditugu gure ikastetxean eta esperientzia desberdina izan da.
gustatuko litzaidake hurrengo urtean IRAESen egotea, baina 15 urte edukiko ditudanez.. dezaket?

2.- Zure ikastetxeko "IRAES 21 TALDEA" zelan antolatzen dira, noiz elkartzen dira, zelan jarraitzen dute egin behar dena, noiz egiten dute..?
Astean behin (%50)
Beharrezkoa denean (%50)

5.- 2012-13 ikasturteari begira, zerbait proposatu nahi duzu sarearen lana hobetzeko?
Erakargarriagoa izatea. Kaña gehiago sartu bloga lantzeko.
Egindako lana baloratzea, ez momentu baten egindako gauza txikiak.
Sarea arinago ibiltzea.
Estetika
Arinago joatea.
Estatuko konferentzia egun batean egitea
Europako Konferentziara jende gehiago joatea.

7.- Azaldu dezakezu IRAES 21 IKASLEAK sarearen bitartez ikasi duzun zerbait?
Ikasi dut gehiago baloratzen lurra adibidez lehen kontuaan hartzen nuen ez bagenuen lurra zaintzen zer ondorio ekar zitekeen baino IRAES 21-en ibiltzean, horrekin lotura dauzkan gauzak ikasi ditut.
Gauza hauek ez dira ikasten, burutik atera, eta landu egiten baitira, gure kasuan, bizitza kotidianora eramanez
5r –ak (batzuk)
Confinteri buruzko informazioa. (askok) 
Mundu hau nola zaintzea eta berari nola tratatzea ikasi dugu.
Beste lekutako jendearekin harremanak izatea.
Iraes 21-eko historioa eta haren ibilbidea ezagutu ditugu.

Beno, ikasturtea bukatzear dago. Hurrengo ikasturtean ere hemen egongo gara planeta zaintzen, nahi izanez gero. Gure partetik eskerrik asko eta gure agurrik beroenak hemendik pasatu duzuen guztiei. Oso atsegina izan da zuekin lanean aritzea. Zuek zarte ez bakarrik etorkizuneko hiritarrak, baizik eta gaurkoak ere. Ondo izan, oporrak disfrutatu eta bueltara arte.
JoseManu
 

Elgoibar Ikastola: diplomen banaketa

Hemen bidaltzen dizkizugu diplomen banaketako argazki batzuk.

Oso gustora egon gara Agenda 21 programaren barnean eta hurrengo urterarte.

Agur



Elgoibar Ikastola: Sukarrietako Zentroak emandako zuhaitzak landatzen (III Euskal Confint)



III Euskal Confint jardunaldian Sukarrietako Zentrokoek emanda, DBH -koek ekarritako zuhaitza ongi iritsi da gurera eta DBH 1-koek oso lan ona egin dute eta zuhaitza oso leku seguruan dago landaturik.

DBH1-koek lan oso ona egin dute eta oso ondo zaindu dutre zuhaitza.

Hemen bidaltzen dizkizugu argazki batzuk.

Bide batez, konferentzian egon ziren ordezkazkariek oso ondo pasatu zuten eta oso esperientzia polita bizi izan zuten.


2012/06/07

Karmengo Ama: Ibaialde


IBAIALDE


Ibaialde programaren barruan, Karmengo Ama Ikastetxeak, aurten ere parte artu
du. Helburua gure ibaien egoera jakitea eta gure ikasleen artean naturarekiko
sensibilizazioa suspertzea izanik, DBH-3 mailako ikasleak Zornotzako Etxano erreka
aztertu zuten.


Oinarrizko laginketa egin ondoren, emaitzak bildu eta Euskal Herriko ibai banku
bat sortzeko asmoarekin bildu dira.


Gogoratu “ura bizia da”


Dokumentua: hemen.

2012/06/05

III Euskal Confint: Orobiogoita BHIkoek Gutuna zabaltzen


JUAN OROBIOGOITIAKO Ingurumen tailerreko ikasleak gaur BIODIBERTSITATEAREN EGUNA ospatzeko Busturian Euskadiko konferentzia egunean Sukarrietako zentrotik jasotako zuhaitza landatu dugu.
Durangaldeko komunikabideetara ere gutun bat bidali dugu.
Hemen dituzue ekintza horren argazki bi eta gutuna.



Denok egin dezakegu ingurumenaren alde


2010ean Gazteen Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Brasilian eta bertan 53 herrialdeko 400 haurrek hartu zuten parte. Askotariko kulturak, hizkuntzak eta gizarteak dituzten hainbat herrialde elkartu eta ingurumenaren aldeko ardurak eta ekintzak onartu zituzten. Horrez gain, gutun bat idatzi zuten munduko gainerako jendea Planeta zaintzeko ardurak hartzera gonbidatzeko. Hala ere, konferentzia hau ingurumenaren alde egindako ekintzetako bat izan zen; izan ere, hori baino lehenago hainbat hitzaldi eman ziren eskola, eskualde, estatu eta kontinente mailan.
Euskal Autonomia Erkidegoan IRAES 21 sareak, eskola jasangarrien taldeak, bere gain hartu du ekimenean parte hartzeko erronka. 2010. urtean Euskadiko Gazteen Arduren Gutuna idatzi zuten eta bi ikasle eta irakasle bat Brasiliara joan ziren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari modura. Bertan ateratako Gazteen Arduren Gutunen balioa eta kompromisoa aldarrikatzeko asmoz IRAES 21eko ikasleen DEIA egin zen. DEI horren helburua jendea ondorengo ardura eta ekintzekin konprometitzera animatzea da, denon ardura baita gure Planeta zaintzea:

  • Jendea informatzea eta arazoaz jabetzea.
  • Uraren kutsadura murriztea.
  • Negutegi-efektuak dituzten gasak murriztea.
  • Nekazaritza jasangarria sustatzea.
  • Gazteentzako ingurumenaren aldeko hezkuntza proiektuak sendotu eta lantzea.
  • Eskola eta herri komunitateetan ekologi taldeak sortzea.
  • Informazio-publizitatearen bidez kontsumo egokia sustatzea.
  • Ingurumenean eragina duten energien erabilera murriztea.
  • Ingurumenarekiko balio batzuk ezartzea.
  • Kultura ekologikoa lantzea.

Juan Orobiogoitiako ikasleok ardura hauek betetzera gonbidatzen zaituztegu. Egia da horietako batzuk betetzea ez dagoela gure eskura, baina denok egin dezakegu zerbait gure ingurumen arazoak konpontzeko. Juan Orobiogoitia zentruan hainbat ekintza eraman dira aurrera ingurumena zaintzeko asmotan, baina garrantzitsuena dudarik gabe ikasleoi ingurumenaren inguruan zenbait balio ematea izan da. Horri esker ingurumenarekiko kontzientzia hartu dugu hainbat ikaslek. Gure ustez ingurumenari laguntzeko egin dezakezuen gauzarik onena zuen inguruko jendearekin ingurumenaren arazoez hitz egitea da, eta lehenago aipaturiko ardurak denon artean betetzen saiatzea, pauso txikiak emanez helburu handiak bete daitezkeelako.


JUAN OROBIOGOITIAKO IKASLE TALDE BAT
(Kerman Alonso, Paulo Da Silva, Jon Garate)


2012/06/04

III Euskal Confint: ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA

III Euskal Confint-ean egon zineten ikasleentzat: ZUEN IRITIZIA JAKIN NAHI DUGU.
Zuen iritzia inportantea da hurrengo Confint prestatzeko. Horregatik oso garrantzitsua da guretzako zer pentsatzen duzuen jakitea.

Zuen balorazioa egiteko, banaka edo taldeka, orrialde honetan daukazue galdetegia: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/p/iii-euskal-confint.html.

Bakarrik ekainak 7a baino arinago jasoko diren erantzunak kontuan hartuko ditugu.

Beste alde batetik, Confintaren argazkiak, dokumentuak, materialak etab pixkanaka pixkanaka joango gara igotzen blogera. Hadi egon!


III Euskal Confint: San Jose Floreaga

EUSKAL CONFINT III –AZKOITIKO HERRIAN LORTU DUGU…. Azkoitiko Udalak bere web orrian gure CONFINT lanak zintzilikatu ditu. http://www.azkoitikoudala.info/eu/hasiera/1675- Linka goian ipintzen dugu… ahal bada IRAES BLOGEAN ERE IPINI.
Powerra zintzilikatuta dugu eta hor duzue embed. Mila esker AUPA AZKOITIA! INGURUMENAREN ALDE.

III EUSKAL CONFINT: Edukomunikazioa (tailerrak) 2/4

4.- Abestia

III EUSKAL KONFINTE (Kanta Tailerra)

KOLORETAKO AMETSA
MADARIAGA DORREAN
URDAIBAITIK HASI ETA
RIORAKO BIDEAN
GUZTIOK ALKARTU GARA
BULTZATZEKO ASMOAZ
MUNDU BERDE BATEN BILA
ELKARTURIK BAGOAZ

MAITE DUGU PLANETA BERDEA
MUNDU OSOKO LORE TA BELARDIA
MAITE DUGU MUNDUKO GAZTEAK
ELKAR BATURIK AMETS EGITEA

BRASILERAKO BIDEA
POLITIKARI GUZTIAK
BIDAIAN ERE BADOAZ
GUZTION EKIMENAK
ELKARTU GAITEZEN DENOK
GELTOKI BERDINEAN
TA GOAZEN GUZTIOK
GARRAIO PUBLIKOA

MAITE DUGU PLANETA BERDEA
MUNDU OSOKO LORE TA BELARDIA
MAITE DUGU MUNDUKO GAZTEAK
ELKAR BATURIK AMETS EGITEA

EGUZKI, HAIZE ETA URA
ERABILTZERAKOAN
ENERGIA BERRIAK SARTU
DITZAGUN GIZARTEAN
ASKO KONTSUMITZEN DUGU
ETA EKIDITZEKOAN
HAUSNAR DEZAGUN DENOK
GURE JOKAERA

MAITE DUGU PLANETA BERDEA
MUNDU OSOKO LORE TA BELARDIA
MAITE DUGU MUNDUKO GAZTEAK
ELKAR BATURIK AMETS EGITEA
Doinua: Maite Zaitut



5.- Ekimen zuhaitza




Talde honen langileek "ekimen Zuhaitza" bat asmatu eta eraiki zuten, non "hostoak" berrerabilitako CDak ziren eta bakoitzean egindako ekimen bat Ikasleen Deia edo Gazteen Gutuna zabaltzeko.
Hemen daukazue egindako ekimenen laburpena. 6.- Joku bat txikientzako


2012/06/03

III EUSKAL CONFINT: Edukomunikazioa (tailerrak) 3/4

7.- Blog-a
Tailer honetako neska-mutilek blogerako sarrera hau egin zuten: http://www.blogger.com/blogger.g?blogID=6777754410378150419#editor/target=post;postID=3816971394550873303




8.- Bertsoak


(Doinua: egun da santimamiñe)
Gaur bada Confint eguna
Benetan goxoa eguna
Denon artean lortu dezagun
Natura hobe zaintzea


Gure herrian ikusita
Farola pila piztuta
Alkateari esan diogu
Hobe batzuk itzalita


Gaur bada Confint eguna
Benetan goxoa eguna
Denon artean lortu dezagun
Natura hobe zaintzea




Herrian jarri kartelak
Motibatu gure haurrak
Guzti honekin hobetu nahian
Gure inguruak


Gaur bada Confint eguna
Benetan goxoa eguna
Denon artean lortu dezagun
Natura hobe zaintzea





9.- Bideotxo bat


Eta zelan egin duten bideoa kontatzen:


III EUSKAL CONFINT: Edukomunikazioa (tailerrak) 1/4

Hemen aurkezten ditugu edukomunikazio tailerretan egindako lanak. Hartu eredua


1.- Mural artistikoa


2.- Irratia


3.- Eszena komikoa 1/3 2/3 3/3

III EUSKAL CONFINT: Esperientzien elkartrukea

Ikastetxe bakoitzaren ordezkariek bi kartel ekarri zuten. Kartel bakoitzean zein agentearekin harremanduko ziren eta horretarako pentsatutako bi ekintza. Burututakoak edo burutzeke.
Lau taldetan banaduta (tokiak uzten zuen arabera, IRAES 21eko gazteek joan ziren beraien esperietnziak kontatzen,. entzuten eta elkartrukatzen.
Hona hemen momentu horretako argazki batzuk:



III EUSKAL CONFINT: Bruselako Gutun Irekiari buruzko hausnarketa

Bruselako Gutun Irekia irakurri zuten IRAES 21eko gazteek eta berari buruzko hausnarketa egin zuten, Brasileko Gutuna, Euskadi Gutuna eta Ikasleen Deia, ikastetxeen esperientizk tartean agertzen zirelarik.
Lau taldeek atera zuten ideiarik adierazgarrienak, hona hemen:

---
1. Politikoei eskatu  zerbait egitea.
2. Gurasoek seme-alabei txikitatik irakastea: Lekuetara oinez joatea, ipuinak ingurumenari buruz irakurtzea, uraren garrantzia ematea, asko kontsumitzearen ondorioez jabetzea, birziklatzearen garrantzia.


----
1. Enpresariei: Produktuak iraunkorrak egitea
2. Kontsumitzaileei: Produktu horiek erostea
3. Kazetariei eskatu jasotzeko maizago ingurumen aldeko adierazpenak  
4. Zientzialariei eskatzea gauza berriak asmatzeko eta gauzak bizkorrago garatzeko
5. Alkateek beharrezkoak diren ingurumen aldeko proiektuetan inbertitzea
6. Abiadura moteltzea herrietan (zarata gutxiago, istripu gutxiago, kontsumo gutxiago) eta argiak herri guztietan zehar ipintzea, ez erdigunean soilik.
----
1. Jendea motibatu behar da planeta zaintzen laguntzeko, Herri txikiak, gauza txikiak eginez mundua handiagoa egingo dugu. Horretarako Udaletxeekin harremanak sendotu.
2. Hezitzaileak hezteko era aldatzen umeei ingurumenaz pentsatuz jarriz.
3. Ekitaldiak egin dirua batzeko.
4. Ikasleok kontutan izan behar dugu baliabide naturalak amaituko direlako, kontsumoa murriztu behar dugula.
5. Bertako produktuak erabili eta garraio publikoa erabili 
6. Sare sozialak eta komunikabideak: ingurumena kontutan izan eta iritzia sortu eragina izateko
----
1. Gu guztiok, sare sozialen bitartez, baliabideen kontsumoa murriztu, energia berriztagarrien produkzioa handitu,  garraio publikoak erabili…
2. Ikastetxeko zuzendariek ikastetxeak ingurumen alde jarri.
3. Alkateek herritarren naturaren kontzientzia zabaldu eta era kazetariei berriak eman zabaltzeko.
4. Empresa buruak eta langileak harremanak hobetu, eta enpresa berdeak sortu.
5. Erakunde politiko berdeak sortu (parlamentua...)


Momentu horretako argazki batzuk hemen:


III EUSKAL CONFINT: Edukomunikazioa (tailerrak) 4/4

10.- IRAES 21 Ikasleen adierazpena:



III Euskal Confint-aren adierazpena
BUSTURITIK RIO + 20 GAILURRERA


Honako alderdi hauek kezkatzen gaituzte:

  • Erregai fosilen agortzeak eta energia berriztagarriak gutxiegi garatuta izateak
  • Natur baliabideen agortzeak
  • Munduko herrialde batzuetan kontsumismoa eta beste askotan gosea eta pobrezia egoteak
  • Klima aldaketak
  • Jendea ez konturatzea ingurumenarekin gertatzen ari denaz
  • Elikagaiak urrutiegitik ekartzeak
  • Ekologikoa EZ den nekazaritzak
  • Politikariek ingurumenari eman behar lioketen garantiza ez emateak
  • Milurteko Garapen Helburuak ez direla beteko jakiteak

Ondorio hauek dakartzatelako:

  • Biodibertsitatearen suntsipena
  • Oraingo jende askoren eta geroko belaunaldien kaltea dakarrelako
  • Munduko ume askok eskolaratzerik ez izatea
  • Emakumeenganako diskriminazioa eta indarkeria
  • Gaixotasunak

Horregatik, kompromiso hauek hartzen ditugu:

  • Eskolara oinez joatea eskatu zuzendariei eta familiei
  • Sare sozialak erabiltzea ideia hauek zabaltzeko
  • Jendea motibatzeko eta mugiarazteko ahaleginak egitea:
    • Mezu hau zabalduz
    • Jendearekin hitz egitea:
      • ingurugiro arazoez
      • Gauzak konpartitzeaz – kotxea, testu liburuak…- eta
      • Birziklaiaren onura ekonomikoak eta ekologikoak

GOGOA DAGOENEAN BIDEA AURKITZEN DA

Agintariei (Rio+20ra joango direnei ere) exijitzen diegu arduratsu jokatzeko:

  • ingurumenaren aldeko neurriak har ditzaten
  • eta oraingo eta geroko munduko pertsona guztien ongizatea kontuan hartzeko euren erabakietan




Adierazpen dokumentua: hemen.




2012/06/01

III EUSKAL CONFINT: Harrera

Joango gara III Euskal Confint-aren gorabeherak ondorengo sarreretan, on egin!

HARRERA

Harrera Bertsoak:

Amaiur eta Unai
Confintera etorri
Bruselasko berriak
dizkigute_ekarri
hemen gaude gu orain
jakiteko_ egarri
gazte guztiak adi  
buru ta belarri         (bis)


Ingurumenan alde
nahiz hemen ta nahiz han
gazteak ekinean
dabiltza lan ta lan
Brasilen, Bruselasen
zein Madariagan
konpromisoa hartu
eta hitza eman             (bis)


Agenda hogeita bat
guztion aukera
IRAESera gero
eginez sarrera
bilakera ederra
gazteak batera
hau ezin da gelditu
bultza ta aurrera         (bis)


Irakasle jator ta
ikasle argiak
goratzekoak dira
gaurkoan guztiak
naturan mesedetan
zuen izardiak
bihotzez diotsuet
ongi etorriak                   (bis)

Harrera bideoak:



Eta jarri nahi genuen beste bat:



Hona hemen argazki batzuk: