2012/05/31

Confintaren adierazpena: Busturitik Rio + 20ra


III Euskal Confint
IRAES 21 Ikaslean adierazpena

Busturitik Rio + 20 Gailurrera

Honako alderdi hauek kezkatzen gaituzte:

  • Erregai fosilen agortzeak eta energia berriztagarriak gutxiegi garatuta izateak
  • Natur baliabideen agortzeak
  • Munduko herrialde batzuetan kontsumismoa eta beste askotan gosea eta pobrezia egoteak
  • Klima aldaketak
  • Jendea ez konturatzea ingurumenarekin gertatzen ari denaz
  • Elikagaiak urrutiegitik ekartzeak
  • Ekologikoa EZ den nekazaritzak
  • Politikariek ingurumenari eman behar lioketen garantiza ez emateak
  • Milurteko Garapen Helburuak ez direla beteko jakiteak

Ondorio hauek dakartzatelako:

  • Biodibertsitatearen suntsipena
  • Oraingo jende askoren eta geroko belaunaldien kaltea dakarrelako
  • Munduko  ume askok eskolaratzerik  ez izatea
  • Emakumeenganako diskriminazioa eta indarkeria
  • Gaixotasunak

Horregatik, kompromiso hauek hartzen ditugu:

  • Eskolara oinez joatea eskatu zuzendariei eta familiei
  • Sare sozialak erabiltzea ideia hauek zabaltzeko
  • Jendea motibatzeko eta mugiarazteko ahaleginak egitea:

    • Mezu hau zabalduz
    • Jendearekin hitz egitea ingurugiro arazoez
    • Gauzak konpartitzeaz – kotxea, testu liburuak…-
    • Birziklaiaren onura ekonomikoak eta ekologikoak

GOGOA DAGOENEAN BIDEA AURKITZEN DA

Agintariei (Rio+20ra joango direnei ere) exijitzen diegu arduratsu jokatzeko:

  • ingurumenaren aldeko neurriak har ditzaten
  • eta oraingo eta geroko munduko pertsona guztien ongizatea kontuan hartzeko euren erabakietan
Busturiko Madariaga Dorretxean, 2012ko maiatzaren 30ean
IRAES 21 Ikasleak



2012/05/30

Karmengo Ama: SCRATCH –en bidez jasangarritasuna lantzen

scearcheguna12
Pasa dan maiatzak 19an oso ekitaldi i nteresgarria garatu zan Bilbon (Alhondigan). Hainbat ikastetxe batu ginen egindako lanak erakusteko eta alkarbanatzeko...
Hau da gure mentzioa....
Eskerrik asko asko emon nahi deutsudaz konpartitzeko zabalu dozun bide honegaitik!!!
Asko animatzen gaitu esfortsuak egiten dogunok asko garala ikusi eta sentitzeak!!!!!
Aupa!!!!


SCRATCH –en bidez jasangarritasuna lantzen:
KARMENGO AMA Ikastetxeko LHko 6. mailako ikasleek, tresna teknologikoak erabiliz
(programazioa, motorrak eta sentsoreak...) alde batetik, ekologiarekin lotutako tresna bat asmatu sdogu eta bestetik, osasunaren inguruko gai bat garatu dogu.


LANEN AZALPENA
a) ZARAMA BILTZEKO ROBOESKUa:
Inguruaren garbiketarekin lotutako tresna bat diseinatu eta martxan jarri da.
Horrekin lotuta, kartela eta bideojoko bat ere garatu dira..


b) OSASUN GAI BAT JORRATU DA. Haginlarien munduan murgilduta, motorra,
sentsoreak eta programazioa erabiliz, txantxarra tratazeko joku bat asmatu zan, Zeinek
lortu hagina kentzea????
Horrekin lotuta, kartela eta bideojoko bat ere garatu dira..


AURKEZPENA: maiatzak 19an izan zan, Alhondigan (Bilbon). Gurekin batera beste ikastetxe
batzuk ere euren lanak eskeini ebezan, egindakoa konpartitzeko asmoz.
Oso ekintza interesgarria bizi izan gendun ikasle, irakasle ... eta gurasoek ere!!!
Ekitaldiaren informazioa, bideoak barne: http://www.scratcheguna.eu/


ARGAZKIAK
http://www.flickr.com//photos/a2click/sets/72157629802629784/show/



III Confint-Euskadi Madariaga Dorretxean. 2012-05-30

Gaur ospatu da III Confint Euskadi, Madariagako Dorretxean, Busturian.

Hasiera emateko Asunek eta Jose Manuk Confintaren antolaketa azaldu digute. Gero Amaiur eta Unai Europa Confintean izandako esperientziak kontatu dizkigute: gogor egin zuten lan eta horretaz aparte, beste herrietako ohiturak, lagunak eta abar ezagutu zituztela.



Ondoren lau taldetan banatu gaituzte eta bertan gure eskoletan egindako proiektuen kartelak azaldu ditugu. Behin amaituta, atseden pixkat izan dugu bost minutuz ("Chiquilin" gailetaz eta gozokiz bete arte).



Bruselaseko gutun irekia irakurri ostean, talde bakoitzak proposamen batzuk atera eta paper batean apuntatu ditu eta bertatik horrelako ideiak atera dira:
-Alkateek eta politikariek lagundu dezakete, beharrezkoak diren gauzetan dirua inbertituz.
-Gurasoek haien seme-alabak txikitatik hezi behar dituzte ingurumena zaintzen.
-Enpresek, kazetariek etab.-ek ere bere funtzioa dute ingurumenaren zaintzan.




Orain arte gustora egon gara Confintean, nahiz eta lehenengo saioan (kartel guztien azalpena) askori kostatu zaien ozenki eta guztion aurrean hitz egitea.

Beste sarrera batean arratsaldeko saioa kontatuko dizuegu.

Aitor Solozabal, Owen Trigueros, Jon Fernández, Borja Hurtado, Saskia Olivares, Leire Arteche, Andoni Pérez, Joana Ruiz.

2012/05/29

Ave María: Eskolako Confint


2012/05/24 datan gure Ikastetxeko Konferentzian Gutunaren ardurak garatzeko

hautatutako ekimenak hauexek dira:


A) Agente: Familiak
a1. ekintza: Kontsumo arduratsua.
Zer (hiru lerro gehienez): Gure etxean kontsumo arduratsua bultzatzeko, “El Ave
Mariako arduren gutuna” sortuko dugu.
Nork/Nortzuk: Ikasleak eta familiak.
Non? Ikastetxean eta etxean.
Nola? Dokumentua idatziko dugu, etxera eramango dugu familia osoak sinatzeko, eta
begien bistan kokatuko dugu.
Noiz? 2012-2013 ikasturtean


A2. ekintza: Mugikortasun jasangarria.
Zer (hiru lerro gehienez): Ikastetxera oinez, bizikletaz, garraiobide publikoak
erabiliz, kotxea partekatzen...etortzea.
Nork/Nortzuk: Ikasleak eta familiak.
Non? Etxetik ikastetxera eta ikastetxetik etxera.
Nola? Triptiko bat sortuko dugu kontzientzatzeko.
Noiz? 2012-2013 ikasturtean.


B) Agente: Irakasleak
b1. ekintza: Baliabide digitalak.
Zer (hiru lerro gehienez): Balaibide digitalak gero eta gehiago erabiltzea. Alde
bateik gehiago gustatzen zaizkigu, eta beste alde batetik paperaren kontsumoa
murriztuko dugu.
Nork/Nortzuk: Irakasleak
Non? Ikastetxean
Nola? Hiruhilekoan behin proiektu bat burutzea baliabide digitalak erabiliz.
Noiz? 2012-2013 ikasturtean


b2. ekintza: Mugikortasun jasangarria.
Zer (hiru lerro gehienez): Ikastetxera oinez, bizikletaz, garraiobide publikoak
erabiliz, kotxea partekatzen...etortzea.
Nork/Nortzuk: Irakasleak
Non? Etxetik ikastetxera.
Nola? Kanpaina bat antolatuko dugu.
Noiz? 2012-2013 ikasturtean.

Elgoibar ikastola: Eskolako Confint





D.B.H eta L.H. -ko ikasleekegin genituen ekintzak esplikatzeko.

1 AGENTEA: Ikastolako haur txikiak. Agente honen ekintzak dbh 1 eta 2 koek egin dituzte.
DBH1: DBH1 mailakoek ikastolako haur txikiei jolasak egin zizkieten guk egiten duguna esplikatzeko.
DBH2: DBH2 mailakoek ikastolarzo haur txikiei ipuinak kontatu genizkien guk egiten ari garena garrantzitsua dela esateko.

2 AGENTEA: Herriko jendea.
LH 5: LH5 ekoek kartelak egin zituzten jendea kontzientziatzeko eta ohartzeko.
LH6:LH 5 ekoek egindako kartelak herrian zehar ipini zituzten herriko jendea kontzientziatzeko.
Hemen bidaltzen dizkizugu argazki batzuk momentu horietakoak.

2012/05/25

Karmengo Ama (Zornotza): Teknoskopioa



Karmengo Ama Ikastetxeak, Elhuyar Fundazioak sortu dauan TEKNOSKOPIOA txapelketaren deiadia aprobetxatu eta talde bat aurkeztu dau. Helburua, ikerketa zientifikoa, berrikuntza eta sormena baloreak suspertzea da. Horretarako Proiektu zientifiko bat aurkeztu behar izan dogu.
Aurten, gaia aukeratzeko orduan gure ikastetxeko Elkartasun Proiektuagaz lotu nahi izan dogu. Gikore (Rwanda-ko herri bat) da gure Elkartasun Proiektuaren gunea eta hareri dagokiozan elikadura arazoei konponbidea emonez urtenbide jasangarri desberdinak proposatu doguz. Gauza oso kuriosoak ikasi doguz, adibidez, inguruan dagozan animalien ezaugarriak eta bertako lurraren ezaugarriak lotura zuzena daukiela…Ikerketa egin ondoren Gikoreko biztanleen elikaduraren ziurtasuna lortzeko hainbat irtenbide jasangarri proposatzeko gai izan ginen, guganako menpekotasuna sortu barik ere.
Proiektua lantzen ibili garela, hainbat laguntza eta hitz polit izan doguz: Zornotzako kultur zinegotzia, Durangaldeko CEIDA Ingurugelako arduraduna dan Joseba Etxebarria, Azti, Gaiker eta Neiker enpresak, Hezkuntza Elkarteko kideak… Izandako harremanekaz ere asko ikasi dogu danok. 
Horrez gain, Gikore Proiektua Proiektu Zientifikorik Onena lez saritua izan da eta ikasle taldeak, Tecnalian egonaldi bat izateko aukera daukie!!!! Aukera ederra, ikerketa zer dan eta zelan garatzen dan ikusteko!!! 
Eskerrik asko danori, emon dozuen ilusio, grina eta laguntzagaitik!!!



Eskolako Confint: Itsasoko Ama (Santurtzi)


12/ 05  /  18  da tan gure Ikastetxeko Konferentzian Gutunaren ardurak garatzeko hautatutako ekimenak hauexek dira:
A) Agente: Munduari zabaldu
A1. ekintza:  Internet-en sartu  eskolan egiten ditugun gauzak
Nork/Noruk        Eskolako 2. 0 ikasleek     
Non? Geletan , informatikan, gelan, etxeetan             
Nola?  Intreneten daukagun plataformaren bidez  kiribil izenekoa 
Noiz?   Kurtsoan zehar


A2. ekintza: Irrati   edo egunkari batekin kontaktuan jarri eta gure proposamenak,  konpromisoak eta praktika onak bidali edo elkarrizketa bat egin
Nork/Nortzuk: Agenda 21 eko batzordeak
Non?  Eskolan , irratian ….
Nola? Hasteko, Santurtziko egunkariarekin kontatuan jarri , artikulu txiki bat idazteko eta gero hurrengo kurtsoan irratira…
Noiz?kurtso honetan eta hurrengoa



B) Agente: Lagunei  zabaldu
B1. ekintza:    e-mailen katea egin kontatzeko eta horrela haiek ere zabalduko dute
Nork/Nortzuk: eskolako korreoa duten guztiek 
Non? Eskolan , etxean
Nola?  Eskolan  irakasleen laguntzarekin eta etxeetan gurasoen laguntzarekin eta horrela gurasoak inplikatzen dira
Noiz? Asanblada egunetik  aurrera


B2. ekintza:      enkartelada bat egin haiek asmatutako  leloekin
Nork/Nortzuk: asanbladan egon diren ikasleek eta nahi dutenek
Non?  Eskolako kanpoko eta barruko hormetan
Nola?  Paper birzikatuarekin bakoitzak prestatuko du lelo bat  proposamen eta ingurumen aldeko  esaldiekin
Noiz? maiatzaren 31an

Eskolabarri: Arduren Gutuna zabaltzen


Kaixo, hemen gaude Eskolabarrikook!


Euskadiko Gazteen Arduren Gutunatik,  4. puntua garatzeko Mugikortasuna jasangarria landu dugu eta hainbat ekintza burutu ditugu:





1.- ESKOLAKO BIDEA guraso bolondres eta eta batzordeko ikasleok  aurrera eraman dugu eta isunak ipintzeko arduradunak izan gara.


2.- LEHEN HEZKUNTZAKO ZIKLO GUZTIENTZAT formakuntzako SAIO BEREZIAK ANTOLATU DITUGU. Ingurumen Batzordeko ikasleek English Commission-eko ordezkarien laguntzaz mugikortasun jasangarriari buruzko informazio eta hausnarketak konpartitu ditugu. Horretarako, saio teoriko batzuk antolatzea erabakia hartu eta kontzeptuak, arazoak, garraiobideen ondorio txarrak, baita jarrera egokiak eta irtenbideak ere, ezagutarazi ditugu.Irakasleak eta batzordeko gurasoak ere gonbidatu ditugu.


3.- Erregaiaren kontsumoa eta Co2ren emisioen murrizteko interesa adierazi duten gurasoek EVEk  eskolan gidatze ekonomikoaz eskeinitako ikastaroan parte hartu dute. 



2012/05/24

III Euskal Confint: gai-zerrenda

III Euskal Confint
Euskadiko Eskola Jasangarrietako Ikasleen III Konferentzia
2012ko maiatzaren 30ean
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa
Busturia

Gai-zerrenda 


8:45
Autobusen irteera
9:30-9:45
Partaideen harrera
9:45-10:30
1.- III Euskal Confint-aren aurkezpena:
a)       Aurkezpena
b)       G. Alonso, EJ-ko Biodibertsitate eta Ingurumeneko Partaidetzarako Zuzendaria
c)       C. Hernández jauna, EJ-ko Hezkuntza Berrikuntza Saileko Zuzendaria
d)       Amaiur eta Unai: Europako Confint

10:30-12:00
2.       - Eskoletako Konferentzien esperientziak.
3.       - Bruselako gutun irekia
12:00 -  13:30

4.       Edukomunikazioa (tailerrak)(1)

10:30 – 13:00
Irakasleekin saioa
13:30-14:15
5.- Hamaiketakoa
14:15-15:00
6.- Euskadiko Biodibertsitate Zentroko erakusketaren bisita
15:00 - 16:00

7.- Edukomunikazioa Sukarrietako Zentroarekin batera

16:00-16:15
8.- Bukaerako ekitaldia.
16:30 Autobusen irteera.


Busak eta hamaiketakoa antolakuntzaren esku.
Gogoratu ikasleen lana: kartelak eta beraien azalpena hiru minututarako.

(1) Blogaren eskumako zutabean zure tailerra aukeratu dezakezu.
 

 

San Felix Cantalicio: Proiektuak uztartzen

Desde el centro y mediante el proyecto del PREE, hemos interrelaciona diferentes preyectos en los que estamos involucrados (Unesco, Trilinguismo, Agenda 21, Iraes 21 y Escuela Sostenible ). Se ha trabajado para concienciar a la comunidad educativa y a la sociedad futura de la responsabilidad hacía el medio ambiente y para ello hemos realizado el panel informativo en tres idiomas con materiales reutilizados. Ha resultado ser una actividad muy motivante como enriquecedora.

PREE proiektuaren eskutik, ikastetxearen barneko proiektuak elkarerlazionatzeko parada izan dugu ( Unesco, Trilinguismoa,Agenda 21, Iraes 21 eta Eskola Jasangarria besteak beste).
Gure etorkizuneko gizarteari, ingurumenari buruzko errespetua eta errespontsabilitatea barneratzea izan dugu helburu. Horretarako berrerabilitako materialekin eta hiru hizkutzatan adierazitako mezuekin panela egin dugu. Ekintza motibagarri bezain onuragarria suertatu da.

2012/05/23

Eskolako Confint: Axular Lizeoa

Axular lizeoko IRAES taldekideak gara. Hemen bidaltzen dizkizuegu gure Axularreko CONFINTean DBHko ikasleek erabaki ditugun 4 jarduerak.

Agenteei dagokionez taldekatzea egitea iruditu zaigu eta ikusiko duzuen bezala alde batetik IKasle, Irakasle eta Familiak jarri ditugu eta bestetik Zuzendaritza eta Udala.

Espero dugu arazorik ez sortzea baina gure aukeretarako egokia iruditu zaigu.
  
Honekin batera Eranskina eta argazkiak bidaltzen dizkizuegu  Gure webgunean ere bi berri jarri ditugu:




Ondo izan

Eskolako Konferentzia: Franciscanas de Montpellier


FRANCISCANAS DE MONTPELLIER
2012ko APIRILAREN 25EAN

A)AGENTEA: UDALA
A1. EKINTZA:
ALKATEARI ESKUTITZA BATEAN KOMUNIKATZEA
CONFINT ESKOLARRAZ, NAZIOARTEKO ETA ERKIDEGO
CONFINT-EAZ, ETA RIO DE JANEIRO-Z GUTUNAZ.
NORTZUK: 3.DBH-KO IKASLEAK
NON? UDALAN
NOLA? ALKATEAREKIKO BILERA BATEAN
NOIZ? MAIATZAREN 10EAN

A2. EKINTZA: ESKUTITZA UDAL WEB GUNEAN SARTZEA
NORTZUK: 4.DBH-KO IKASLEAK
NON? UDAL WEB GUNEAN
NOLA? KLASEAN SARTZEN WEB GUNEAN
NOIZ: MAIATZAREN 18AN

B) AGENTEA: HERRIA - HAUZOKIDEAK
B1. EKINTZA:  HERRITARREI ESKUTITZA BATEAN KOMUNIKATZEA
CONFINT ESKOLARRAZ, NAZIOARTEKO ETA ERKIDEGO
CONFINT-EAZ, ETA RIO DE JANEIRO-Z GUTUNAZ.
NORTZUK: 5-6. LH eta 1-2.DBH-KO IKASLEAK
NON? HERRIAN
NOLA? HERRIKO IRAGARKI PANELETAN JARTZEN
NOIZ? MAIATZAREN 23AN

B2. EKINTZA: IRAGARKI PANELETAN JARTZEA CONFINT-EN ESKUTITZA
ETA DEIALDIA
NORTZUK: 5-6. LH eta 1-2.DBH-KO IKASLEAK
NON? UDALHERRIAN
NOLA? HERRIKO IRAGARKI PANELETAN JARTZEN






NOIZ? MAIATZAREN 23AN

IKASLEEN DEIA: 2000 sinadura

IKASLEEN DEIA


1.931 sinadura lortu dira orain arte.

Lortuko ditugu 2.000 sinadura III Euskal Confint egunerako?

Bai?

Ez?

Saiatzen gara falta diren sinadurak lortzen?


Eskolako Confint: La Salle Berrozpe

La Salle Berrozpeko Confint.
Andoaindik idazten dizuegu konferentziarako erabilitako materiala aurkezteko.
Hiru material ezberdin:
Ondo izan


2012/05/22

Eskolako Confint: San Jose Floreaga

2012/05/17 datan gure Ikastetxeko Konferentzian Gutunaren ardurak garatzeko hautatutako ekimenak
hauexek dira (gehien jota lau, mesedez):
A) Agente: Herritarrak
a1. ekintza:
Zer (hiru lerro gehienez): Power point bat prestatu Brasilgo eskutitzeko ardurekin.
Nork/Nortzuk: LH 6.B mailakoak
Non? Tutoretzan
Nola? Taldeka banatu ardurak eta ardura bakoitzarekin lotutako irudiak aurkitu, ondoren ardura bat-diapositiba bat prestatu. Bukaeran denon lanak elkartu.
Powerra Maxixatzeneko (herri aldizkaria)  web orrian zintzilikatu.
Noiz? Maitzaren 21eko astean.
A2. ekintza:
Zer (hiru lerro gehienez): Bertso sorta bat prestatu Brasilgo Eskutitzaren inguruan.
Nork/Nortzuk: Hirugarren ziklokoak.
Non? Bertsolaritzan (euskaran)
Nola? Talde txikitan. Ondoren, bertsoak eta Brasilgo eskutitza fotokopiatu eta herrian zehar zabaldu; herriko karteldegitan, Txoko Berdean, dendetan, Udal liburutegian …
Noiz? Maiatzaren 21eko astean

B) Agente: Udala
b1. ekintza:
Zer (hiru lerro gehienez): Aurretik prestatu ditugun powerra, bertsoak bidali emailez.
Nork/Nortzuk: Iraes 21eko ikasle ordezkariak.
Non?
Nola?
Noiz? Maiatzaren 28an
b2. ekintza:
Zer (hiru lerro gehienez): PANKARTA bat egin.
Nork/Nortzuk: LH 6.A mailakoak.
Non? Nola?
Eskolako festa egunean arratsaldean. Filma bat ikusten dugu LHko ikasleok, baina LH 6.mailakoak pankarta egitera konprometitzen gara.
Ondoren pankarta hori Udaletxeko balkoian ipintzea eskatuko dugu, ez bada lortzen ikastetxeko balkoian ipiniko dugu.
Noiz? Maiatzaren 24ean.

Eskolako Confint: Orobiogoitia BHIn


  

Iurretako Juan Orobiogoitia institutuan Maiatzak 14an egin genuen
CONFINT-a. 


Bertan hartutako erabakiak ondokoak dira:
1. AGENTEA: Komunikabideak

• Egindakoari buruzko eskutitza egin eta ANBOTO astekari bidaltzea..
• DEIA azaltzera joan Durango irratira. Ekainean
 

2. AGENTEA: Herria
• Egindakoari buruzko kartelak egin eta herrian pegatu, maiatzaren bukaeran.
• Jasangarritasunaren aldeko aholku batzuk web orrian jarri, ahalik eta arinen.

Orobiogoitia BHI: Sukaldaritza Tailerra

Aurten Juan Orobiogoitiako ikasleak Ingurumen tailerrean sukaldaritza tailerra egin
dugu. Bereziki janari osasuntsua prestatu eta dastatu dugu. Primeran pasatu dugu.
Hemen bidaltzen dizkizugu argazki batzuk
:




2012/05/16

III Euskal Confint

Beno, jadanik 20 ikastetxe apuntatu dira III Euskal Confint delakoan parte hartzeko, MAIATZAREN 30EAN. Segur aski baten bat oraindik apuntatzen da (azken eguna: maiatzaren 18an).

Lehenengoz eta behin, goraipatzea eta eskertzea egindako lana, zuek bai dakizuela planeta zaintzea!Beno, aurrera jotzeko beharra dugunez, hau da, prestatu behar den lana:
Ikastetxe bakoitzak BI kartel prestatu behar ditu. Kartel bakoitzean Eskolako Confint-ean hautatutako agentea eta dagozkion bi ekimenak azaldu behar dira eskematikoki. Eta ekimena burutu bada, argazkiren bat jarrita.
* III Euskal Confint-eko egunean HIRU minutu izango duzue beste gazteen aurrean kartela azaltzeko.
* Ikastetxe bakoitzak LAU ordezkari eraman ahal du.

Europako Confint bukatu arte ez dugu izango egun horretako programa zehaztuta, baina laster emango dizuegu horren berri.
Lanera!
Ondo izan eta Madariaga Dorretxean elkar ikusiko dugu.

2012/05/15

Lauaxeta Ikastola: Eskolako Confint

Lauaxeta Ikastolako akordien artean hauek plazaratzen ditugu:

A) Agente: Gure ikaskideak

A1. ekintza: Gelaz gelako azalpena
Gelaz gela gutunari buruzko informazioa eman eta kartel bana eman gelan pegatu dezaten
 Agenda 21 DBH 1. mailakoak. Geletan. Power point baten bitartez eta kartela eramanez gelan pegatzeko. Ekainean

B) Agente: Irakasleak

B1. ekintza: Irakasle klaustroarekin batzarra
Irakasle klaustroaren aurrean batzarra egitea, gutunari buruzko informazioa emanez
Agenda 21 DBH 3. mailakoak. Areto gorrian. Power point baten bitartez. Ekainean


Jesús Obrero: Eskolako Confint




Jesus Obrero ikastetxeak, bere agenteak eta ekimenak aukeratu ditu Eskolako Konferentzian:

A) Agente: A quienes habitan en nuestro barrio o localidad.

Acción A1: Mesa redonda “Ciudadanos por la sostenibilidad”.
Realización de la mesa redonda “Ciudadanos por la sostenibilidad”. Tus acciones diarias repercuten en ti y en los demás. No estás solo; entre todos podemos lograr un mundo mejor.
La Comisión ambiental de Jesús Obrero. En el Salón de actos y biblioteca del centro. Mesa redonda con la participación del Ayuntamiento, ONG ALBOAN y Plataforma ecopolítica Equo.
El 17 de Mayo de 2012, a partir de las 18:30 h.

Acción A2: Ekinaren Eguna.
Actuación a favor de la sostenibilidad de los ecosistemas, en el “Día de la Diversidad Biológica”.
La Comisión ambiental y Voluntariado social de Jesús Obrero.  En el centro escolar y alrededores. El alumnado del CFGS Química ambiental realizará actividades del Programa Ibaialde con chicos y chicas de 1º de ESO de Jesús Obrero. El 22 de Mayo de 2012, “Día Mundial de la Biodiversidad”.



Europako Confint: gure delegatuak

Gure delegatuak aireportuan, eta beste estatuko beste delegatuekin Bruselasen, bileretan, tailerretan... eta dantzan!


Gauza hauek eta gehiago estatuko Confint-aren blogean daukazue: http://confint-esp.blogspot.com.es/


Baita ere Facebook sarean: http://www.facebook.com/pages/Lets-Take-Care-of-the-Planet-Europe/121613164635731 



2012/05/14

Europako Confint





Elorrio BHI: Eskolako Confint

Elorrio BHIn Eskolako Confint ospatu dugu. 
Hona hemen argazki batzuk.

Geuk adostutako ekimenak hauexek dira: 
Elorrioko Udalari:
  • Udalari Arduren gutuna eman eta horren inguruan ikastetxean egin dugun konferentzia ezagutzera ematea. Zinegotzi bakoitzari kopia bat emango diogu.
  • Idatzi bat bidaliko diogu alkateari eta gainerako politikariei, jaiotzen den ume bakoitzeko zuhaitz bat landatu dezatela eskatuz. Zuhaitzen birlandaketaren bidez, berotegi efektua murriztea da helburu.
Elorrioko herritarrei:
  • Ikasleek proposatutako gidoia jarraituz bideo-klipa burutu eta web orrialdearen bidez ezagutzera eman.
  • Garapen jasangarrian guztion erantzunkizuna azpimarratuz, aholku batzuk luzatu.

2012/05/11

Elgoibar Ikastola: Eskola Konferentzia


Atzo Maiatzak 10 ikastolako konferentzia egin genuen. Oso giro ona ona  egon zen eta denok parte asko hartu genuen. Jende askorekin koinziditu genuen, obren zaratarekin zaila izan zen une batzutan,  konferentzia ondo eramatea. Azkenean nahiko ondo atera zitzaigula esan ziguten. Hemen bidaltzen ditugu konferentziako pare bat argazkiak.


Ekintza guztiak bukatzen ditugunean berriro ere idatziko dizuegu hoien berri emanez. Argazkiekin batera txertatzen dizuegu konferentzia  aurrera eramateko  konferentzi taldeak egin genuen power point-a.


Bita ere konferentziaren eranskina bidaltzen dizuegu.




Agur, eta ondo pasa.