2012/02/17

Elgoibar Ikastolako delegatuek EA21eko koordinazio bilera Confint-esp zabaldu dute

    
Orain Espainiako konferentzia zabaltzeko egin genuen aurkezpenean zer egin genuen esplikatuko dizuegu. Modu honetan guk konferetzian hartutako erabakiak zabaldu eta denei kontzientziatu eta komunikatu ditugu.
   1- Lehenengo Nekanek eta nik PPT bat egin genuen Gasteizen egindakoa azalduz.
 2- Ondoren Iraes-eko ikasleen artean lanak banatu genituen, konferentzia antolatu ahal izateko:
- argazkiak atera
- portatila  proiektora, eta mikrofonoa, eskatu
-  Aurkezpena prestatu
   3- Ondoren Nekanek eta nik PPT-a presentatu genuen eta beste batzuek presentatu egin zuten guk zer egin behar genuen eta bitartean beste batzuk presentazioaren argazkiak hartu zituzten. Hemen saiatu ginen Brasileko eskutitzaren 7 eta 9 puntuak azaltzen, 5 R-na esplikatu genien eta baita ere  EGIN DEZAGUN ORAIN ETA EZ GERO ideia zabaldu genuan.
Hona hemen prestatutako power pointa daukazue.
  4- Presentazioa egin ondoren jendearen galderak erantzuten  saiatu ginen, adibidez: Nola pasatu genuen, esperientzia on edo txarra izan zen... Ea asko ikasi genuen eta baita ere ea Bruselasera joango garen.
Hemen bidaltzen dizkizugu Iraes-eko ikasleok egin dugun lana eta argazki batzuk.

Agur bero bat Nekane, Danel eta Iñigoren partez Iraes talde guztiaren izenean.

2012/02/16

J. Orobiogoitia BHI: Confint-esp zabaltzen

Kaixo lagunok:
Gure ikastetxean Gasteizko konferentzian egindakoari buruzko informazioa zabaltzen ibili gara. Zuzendaritzari, ikasleen ordezkariei eta irakasleei kontatu diegu han egindakoa. Kartel bat ere egin dugu txoko berdean jartzeko eta idatzi bat prestatu dugu ikastetxeko blogean eta web orrian argitaratzeko. 




Egunkari eta aldizkarietara ere bidali dugu informazioa eta batzuetan argitaratu dituzte artikuluak. Hemen dituzue estekak:
Txoko berdean

Ikastetxeko bloga
Ikastetxeko web orrian


Iker eta Emma

2012/02/14

Kaixo lagunok.
Gu Bergarako Ipintza Institutuko DBH 1-ko ekoordezkariak gara . Aurtengo ikasturtean, Bergarako bidegorria ezagutzeko bizikletan bidaia bat egin dugu. Horrela jendea bizikletaz eskolara , lanera etab... joateko, kutsatu gabe, dituen aukerak aztertu ditugu .
Horrez gain Iraes 21-eko orrialdea sinatu dugu eta gure eskolako jendea animatu nahi dugu planeta zaintzeko hainbat ekintza egitera . Espero dugu jende asko sinatzea eta animatzea gure planeta zaintzen.

2012/02/10

Gogoratzen dugu aurtengo plana:

URTARRILEAN:
- Ikastetxe guztientzat: IKASLEEN DEIA zabaldu eta blogean berria eman.
- Estatuko Confint burutu. Joango direnak blog-ean kontatu eta besteek komentatu.

OTSAILEAN
- Estatuko Confint-ean egon direnen berri gure blogean jarri eta estatukoan ere bai (http://confint-esp.blogspot.com/).
- Guztientzat: IKASLEEN DEIA zabaldu eta blogean berria eman. 
- Guztientzat: Eskoletako Confint prestatzen hasi. Horretarako informazioa emango dugu blog honetan.

MARTXOAN
- Guztientzat: IKASLEEN DEIA zabaldu eta blogean berria eman.  
- Guztientzat: Eskoletako Confint burutu.

APIRILEAN:
- Guztientzat: IKASLEEN DEIA zabaldu eta blogean berria eman. 
- Guztientzat: Eskoletako Confint burutu.

MAIATZEAN:
- Guztientzat: EUSKAL CONFINT.
- Gure delegatuentzat: Europako Confint (Bruselas, maiatzaren 14-16)

EKAINEAN:
- Guztientzat: ikasturtean zehar egindakoa baloratu.

Animua!!!

2012/02/03

San Viator: Confint-esp zabaltzen

Kaixo lagunok!
Gaur Zallako irratira goaz Gasteizko Konferentzian egin genuenari buruz hitz egitera. Bertako egonaldia primerakoa izan zen, eta besteoi kontatzeko beharra dugu.
Saskia Olivares