astelehena, azaroa 19, 2012
Urretxindorra LHI: IRAES Taldearen helburuak
Kaixo
Muxikako Urretxindorra herri eskolakoak gure burua aurkeztu behar dizuegu; gure eskolako IRAES taldea aldatu da eta. Pasa den urtean 6. mailako ikasleek osatu zuten baina aurton ez daudenez eskolan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek osatzea erabaki dugu. Gu gara: Maialen (5. mailakoa) Oihane, Aida, Ania eta Mikel (6. mailakoak). Pentsatu dugu bi mailakoak izanda datorren kurtsoan 6. mailakoak joango garenean Maialen utziko dugula lekuko ikasturte honetan 4. Mailan daudenarekin batera.
Gure ardura nagusia zuekin lan egitea izango da.
Lehenengo zuek erakusten diguzuena ezagutu etahorren berria gure eskolako lagunei kontatu.
Guk eskolako patioan “Txindoren txokoa” daukagu (TXINDO gure maskota da) eta egiten dugunaren lan berriak han eskegitzen ditugu; horrela, ez guk bakarrik, gure gurasoek eta bisitariek zertan gabiltzan jakin badakite.
Bigarren gure eskolan sortzen diren berriak zuei kontatuko dizkizuegu.
Aurton “Elikadura osansuntsua”ri buruzko lana egingo dugu; eta pentsatu dugunez eskola ortua egitea herriko Udalari idazkia bidali diogu laguntza eskatzen. Emango digutelakoan gaude.
Hona hemen gu eta Txindoren txokoa argazki polit honetan.
Animo eta aurrera ingurumenaren alde!!!!!!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: