osteguna, azaroa 15, 2012

Kantauri BHI: Bale bat Santurtzin

BIDAIAREN ESPERIENTZIA
   Portura ailegatu bezain laster, ez genekien zien zen gure itsasontzia. Mutil bat gugana etorri zen eta portutik hurbil zegoen leku batera eraman gintuen, geroago txaleko batzuk jarri genituen, itsasontzira igo ginen eta nabigatzen hasi ginen.
 
   Itsasontziko jabeak aurkeztu ziren, Peru eta Jose Antonio deitzen ziren eta beraiek egon ziren bidai osoa gurekin itsasontziari buruz hitz egiten. Bidaiatik ikusten genituen pertsona guztiak agurtzen genituen eta haiek agurrak itzultzen zizkiguten.

   Santurtzin zegoen monumentu batera joan ginen eta bere istorioa kontatu ziguten. Geroago Zierbanarantz abiatu ginen eta itsasontzia gidatzea utzi ziguten.

   Zierbanan geundenean, haize-errota handi-handi batzuk ikusi genituen. Ikusten genituen bitartean, Jose Antonioren anaiak esan zigun bale bat zegoela eta laster abiati ginen balea ikustera. Guztiok pentsatzen genuen broma bat zela baina horra joan ginen eta han zegoen balea. Peruk eta Jose Antoniok esaten ziguten ez altxatzeko baina balea uretan sartzen zenean eta ateratzen zenean eskuinean, guztiok altxatzen ginen eta eskuinalderantz joaten ginen eta eskerrean ateratzen zenean, guztiok altxatzen ginen eta ezkerrerantz joaten ginen balea ondo ikusteko.

   Lau edo bost itsasontzi zeuden balea ikusten.

   Azkenean, portura berriro bueltatu ginen, argazki batzuk atera genituen, bisera batzuk oparitu zizkiguten, jaitsi ginen eta txalekoak kendu genituen.

   Oso ondo pasatu genuen!!!
BALEA
   Urriaren 11n, Udaletxeak antolatua, institutuko 1. mailakoak itsasontziz paseo bat ematera joan ginen. Institututik Santurtziko portura abiatu ginen. Han txalekoak jantzi eta itsasontzi batean denok sartu ginen. Musika lasaigarria entzuten genuen bitartean Portugaleterantz abiatu ginen.

   Bidaia horretan monitore batek itsasontziari buruzko informazio asko eman zigun: nola deitzen diren itsasontzi baten 4 aldeak, arraunak ere erabiltzen direla itsasontzia mugitzeko, eta abar.

   Momentu batean gidariak buelta eman zuen eta Zierbenara joango ginela esan zigun eta binaka itsasontzia gidatzen utzi zigun.

  Zierbenara heldu ginenean, monitore baten anaiak, txalupa batetik, bale bat urrunago zegoela esan zigun. Bidea jarraitu genuen eta bat-batean balearen isatsa ikusi genuen. Oso polita zen nola mugitzen zuen isatsa eskerretik-eskuinera, nola murgiltzen zen eta nola ateratzen zuen isatsa uretatik. Dena dela oso astiro zihoan eta bazirudien gaixorik zegoela.

   Nahiz eta oso gustura egon, Santurtzira bueltatu behar izan genuen.

 ITSASOA

  Niretzako, nire lagunarekin nabigatzea oso polita izan zen. Nire ustez itsasoan nabigatzeak asko erlaxatzen du. Esperientzia ona izan zen itsasoko gauzak ikastea. Asko ikasi dut zeren eta esan digute zer eramaten duen itsasontziak eta zenbat pisu daukan.

   Molinoak ere ikusi ditugu eta oso handiak ziren. 30 metro neurtzen zuten eta bost ziren, izugarriak.

  Niri gustatu zait nola komunikatzen ziren beste itsasontziekin. Baina gustokoena izan zen balearena, oso polita zen eta nire lagunak eta ni aho irekita geratu ginen ikusten nola jolasten zuen bera bakarrik, bueltak eta bueltak ematen. Oso polita izan zen eta nire lagunek argazkiak atera zituzten.

   Txango honetara merezi du joatea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: