astelehena, urria 15, 2012
IRAES 21 IKASLEAK: 1. lana
Beno, IRAES TALDEAK osatu dira han eta hemenka. Orain, IRAES 21 TALDEAK ezagutu behar ditugu. Horretarako, gai baten inguruan egingo duzue hausnarketa: IRAES 21 sarearen ikusgarritasuna, ikuspena edo hautemangarritasuna ikastetxean. Hau da: ikastetxea IRAES 21 sarearen kide dela nabaritzen da gure zentroan? Ikusten da era erraz baten? Ikastetxeko hezkuntza komunitateak IRAES 21en berri dauka?...
Bi produktu bidali behar duzue blogera (badakizue, iraes21ikasleak-a bildua-gmail.com e-helbidera):
1.- Ikastetxea IRAES 21eko kidea dela eta ikusgarria den froga: argazki bat, bideotxo labur bat, ppt txiki bat... nahi duzuena.
2.- Zuen IRAES 21 TALDEAREN aurkezpen idatzia, nortzuk zareten eta zeintzuk diren zuen asmoak IRAES 21 barruan ikasturte honetarako. Berdin da prosa, bertso, kanta... (gogoratzen dugu blogaren hizkuntza euskara izango dela, baina zuek partehartzeko hizkuntza librea dela). 120 hitz gehien jota. Fale?
Epea: azaroaren 5era arte.
Beste alde batetik, interesgarria izango zen blog honetan JARRAITZAILE gehiago izatea, ondoko zutabean agertzen den "Jarraitzaileak" atala osatzeko. Apuntatu zaitezte eta esan ikaskideei, lagunei, familiakoei... apuntatzeko. Ea zenbat jarraitzaile lortzen ditugun.
Ondo izan
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: